Basque Industrial Tourism: Turismo industriala Turismo industriala

Lanaren kultura

Erromatarrek meatzeetan egindako baliabideen ustiapenetik hasita joan den mendeko siderurgia industriaren goraldira, baliabide hidrauliko eta pelagikoen ustiapenetik igarota, ekoizpen jarduerak arian-arian ondu ditu Euskal Herriko paisaia eta biztanleak, bertako lurra eta herritarrak, finean.

Baserriak, txapelen eta karten manufakturak, gaur egun museoen eta zentroen sare baten parte dira guztiak -batzuk martxan oraindik-; sare bat, aukera ematen diguna lurralde baten errealitatea, historia eta jarduera ekonomikoa, eta lanaren memoria ezagutzeko, haren hirigintza garapena ulertzeko eta ingurua interpretatzeko.

Industria Ondarearen Europako Ibilbidea (ERIH) Europako industria-iraganari lotutako turismobaliabide nagusiak lotzen eta antolatzen dituen sarea da. Euskadi ERIHren partaide da Eskualde Ibilbide moduan eta sare horretan kokatzen dira bere 34 industriabaliabideak.

Zatoz ezagutzera. Harrituko zaitu!

Gezaltza Añanako Gatz Harana

Anchor point

Gezaltza Añanako Gatz Harana

Añanako gatzagak munduko gatz-fabrika zaharrenetakoak dira. Gatz Harana gaur egun Europan den barrualdeko gatzagarik ikusgarrienetakoa izateaz gain, ongien kontserbatu denetakoa ere bada.

Imagen de la Encartada

Anchor point

La Encartada Fabrika-Museoa

XIX. mendeko ehun-fabrika da, Balmasedako leku paregabe batean kokatuta, hirigune historikotik 2 km-tara. Bere jarduera nagusia artilezko jantziak ekoiztea izan zen, horien artean hain ospetsua den txapela.

Imagen del museo del ferrocarril

Anchor point

Trenbidearen Euskal Museoa

Euskadiko trenbidearen historia laburbiltzen du Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoak. Horretarako, erabat zaharberritutako 60 ibilgailu baino gehiago biltzen ditu; martxan daude guztiak. Mota horretako museorik garrantzitsuenetakoa da Europan.

Euskadi, auzolana