Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Armagintzaren Museoa

  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa

Armagintzaren Museoa

Armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gorde eta zabaltzeko museoa du Eibar hiriak. Horrela, bertako artisauek mendez mende egindako lanari esker ona eman nahi zaio.

 

Museoak industriaren bilakaera islatzen duen ibilbidea egiteko parada eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egunera arte. Besteak beste, 1920ko hamarkadan armagintzak pairatu zuen krisiaren ondorioz, armaginek dibertsifikazioaren aldeko apustua egin zuten. ç

 

Museoan Armeria Eskolaren museotik eta beste funts batzuetatik datozen armak eta Eibarren egindako hainbat produktu erakusten dira, hala nola bizikletak, motorrak, etxetresna elektrikoak, idazmahairako materialak eta josteko makinak. Horrela, Eibarko industriaren produkzio-aniztasuna eta nazioartean daukan garrantzia islatzen dira.

 

Hasteko, bisitariak armagintzak 600 urtetan izan duen bilakaerari buruzko ikus-entzunezkoa aurkituko du, eta, horren ondoren, bi eremutan banatuta dagoen erakusketa-gunera iritsiko da. Lehenengoa arma-bilduma eta suzko arma eramangarrien nondik norakoak erakusteko gunea dugu.

 

Bigarren eremuak, industriaren bilakaeraren bitartez, Eibarko historian zehar ibilbide bat egitera gonbidatzen gaitu; ekonomia eragileak izan diren eta gaur egun ere eragileak diren elementuak erakusten ditu.


Zerbitzuak: Audio-gida / Liburutegia / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Bista Eder, 10 5º  - 20600  Eibar

Telefonoa:   +34 943 708 446Telefonoa:  

+34 943 708 446

Helbide elektronikoa:

museoa@eibar.eus

Ordutegia:

Urritik ekainera

Asteazkenetik larunbatera: 16:00-20:00
Igandeetan: 10:00-13:00

Uztailean eta irailean
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:00 Abuztuan Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30

Areto kopurua:

2

Edukiera:

120

Euskadi, auzolana