Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Rialia Industriaren Museoa

Praktika Onak
Portugalete udalerrian, Bilboko itsasadarraren ertzean, dago Rialia Industria Museoa. Erakusketa iraunkorrak Bizkaiko Labe Garaien bilduma historiko eta artistikoa du oinarri. Rialia Industria Museoaren azken aretoak aldi baterako erakusketak hartzen ditu; bertan, eskualdeko artisten lanak eta industria zein itsasoarekin lotutako lanak jarri ohi dituzte ikusgai.

Ateak ireki -2006ko urtarrilean- eta bost urtera, Rialia Industria Museoak erakusketa iraunkorra berritu zuen. Egungo bilduma osatzen duten margolanek enpresa horren egoitza nagusia apaintzen zuten. XX. mende erdialdeko margolan horietan (akuarelak, batik bat) industriarekin lotutako gaiak jorratzen dira, eta lantegietako lana erakusten da.
Helbidea: Canilla Pasealekua, z/g  - 48920  Portugalete
Telefonoa: +34 944 724 384Telefonoa: +34 944 724 384
Helbide elektronikoa: rialia@portugalete.org
Ordutegia: Urriatik martxoara:

Astearteak eta asteazkenak: 09:30etatik 13:30etara
Ostegunak eta ostiralak: 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 17:00etara
Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 10:00etatik 15:00etara

Apiriletik irailera:

Astearteak, asteazkenak eta ostegunak: 10:00etatik 14:30etara
Ostiralak eta larunbatak: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Igandeak eta jai egunak: 10:30etatik 15:00etara

Areto kopurua: 4
Edukiera: 100
Zerbitzuak: Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana