Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

La Encartada Txapel Lantegia

Praktika Onak

La Encartada Txapel Lantegia

Marcos Arena indianoak, ehungintzako elkarte ingeles baten laguntzarekin, "La Encartada" txapel lantegia ireki zuen 1892an.

Batik bat txapelak ekoizten zituzten lantegi horretan. Produkzio osoa bertan egiten zuten, lehengaietatik hasi (artilea hari bihurtu) eta txapela sortu arte.

Hainbat eraikinek osatzen dute: lantegi-museoa, langileen etxebizitzak, kapera bat eta arduradunaren etxea. Lantegia eraikin trinkoa da, lau solairuko egitura angeluzuzena, eta altura baxuagoko sei hormarte ditu. Gainera, leihate handiak ditu. Barrualdean balio handiko makinak daude, horietako asko, XIX. mendekoak, oso ondo gorde dira.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Taberna/kafetegia / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea / Hitzaldi-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea: Barrio El Peñueco, 11  - 48800  Balmaseda
Telefonoa: +34 946 800 778 (Boinas La Encartada Museoa) Telefonoa: +34 946 800 778 (Boinas La Encartada Museoa)
Helbide elektronikoa: info@laencartadamuseoa.com
Euskadi, auzolana