Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Itsasmuseum Bilbao museoa

Praktika Onak

Itsasmuseum Bilbao museoa

Euskalduna ontziola zenaren kai-muturretan kokatuta, itsas-jarduerak Bilboko Itsasadarraren inguruan sortutako ondarea eta, oro har, itsasoko kulturarekin zerikusia duten elementuak ezagutaraztea du xede Itsasmuseum Bilbao museoak.

 

Kanpoko aldeak 20.000 metro koadro ditu, eta Euskalduna ontziolako dike zaharrak daude bertan. Han, itsasontziak, Ponpa Etxola eta Karola garabi bitxia ikus ditzakegu.

 



Barruan, berriz, hiru gai nagusiren inguruan egituratu dute erakusketa: "Itsasadarra: itsas-portua", "Itsasadarra: merkatua eta faktoria" eta "Itsasadarra: ontziola". Besteak beste, zaharberritutako itsasontzi mota ezberdinak eta simulagailuak bezalako punta-puntako elementu teknologikoak daude.

 

Elementu horiek guztiek Bilboko itsasoko kultura hobeto ezagutzeko balio dute.


Zerbitzuak: Liburutegia / Taberna/kafetegia / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Prentsa-aretoa / Artxiboa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Muelle Ramón de la Sota, 1  - 48013  Bilbao
Telefonoa: +34 946 085 500Telefonoa: +34 946 085 500
Helbide elektronikoa: info@itsasmuseum.eus
Ordutegia:

Negua
Asteartetik ostiralera: 10:00 - 18:00
Larunbat, igande eta jaiegunak: 10:00 - 20:00
Uda
Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00

Areto kopurua: 8
Edukiera: 600
Euskadi, auzolana