Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Auto Zahar eta Klasikoen Museoa (Loizaga Dorrea)

Auto Zahar eta Klasikoen Museoa (Loizaga Dorrea)

Concejuelo gazteluak, Galdames Bizkaiko herriko gotorleku bikainak, auto zahar eta klasikoen erakusketa hartzen du. Askoren ustez, bakarra da munduan, Rolls-Royce marka ezagunaren modelo guztien erakusketa ikusgarria baitu. Bandoen arteko gerraren garaian eraikita, Erdi Aroko gotorlekua 1985ean zaharberritu zuten, eta hainbat gelak inguratzen duten 25 metroko dorrea (Loizaga dorrea), zubi altxagarria duen lubanarroa eta harresiak ditu.

Gazteluaren hormen babesean, bisitariak autoen historia ezagutzeko aukera bikaina du. Sei gune nagusi ditu museoak, eta horietatik hiru Rolls-Royce auto marka ezagunari eskaintzen dizkiote. Hala, egoera ezin hobean dauden 75 auto ikus daitezke erakusketan: serie-fabrikazioan egin zituzten lehendabiziko autoak (Ford T), kirol-automobil klasikoak (Ferrari Testarrosa, Lamborghini Countach...) eta 30eko hamarkadako autoak (Hispano-Suiza, Isotta, Bentley...), esaterako.

Baina, ezbairik gabe, Rolls-Royce autoen erakusketa zabala da museo honetako altxorrik preziatuena; izan ere, Britainia Handiko luxuzko autoen 45 modelo daude ikusgai. Nabarmentzekoak dira lehendabiziko Rolls-Royceak (Silver Ghost, 1910. urtekoa), 20ko eta 60ko hamarkada bitartean egin zituzten Rollsak (Phantom, tartean) eta 80ko eta 90eko hamarkadakoak (Silver Wraith eta Spur), esate baterako. 


Zerbitzuak: Audio-gida / Taberna/kafetegia / Parkinga / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Castillo Concejuelo - Torre Loizaga
Bº Concejuelo  - 48191  Galdames
Telefonoa: +34 679122406Telefonoa: +34 679122406
Helbide elektronikoa: info@torreloizaga.com
Ordutegia:

Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-15:00.

Areto kopurua: 6
Edukiera: 300
Euskadi, auzolana