Surfing Euskadi
Joan edukira

Surfing Euskadi

Surfing Euskadi

logo Surfing Euskadi

Euskaloha!

Surfaren Euskadik ongietorria ematen dizu

olas decorativas icono

Aitzindaria Surfa Euskaditik sartu zen penintsulara. 50etik gora itsas-hautsiei eta SURFING EUSKADI klubari atxikitutako surf-zerbitzu profesionalen eskaintzaeskarmentatuari esker, Europako surf-helmuga nagusienetako bat da Euskal Kostaldea: surf egiten ikasteko, praktikatzeko eta baita ikusteko ere. Surfa eta turismoa uztartzeko planen konbinazio paregabea.Goizez Guggenheim museoa bisitatu eta arratsaldez surfa egin. Senitartekoekin olatu bat hartzen saiatu eta pintxorik onenekin indarrak berritu. Sagardotegira joan. Txuletoi mitikoa dastatu. Donostian zehar paseoan ibili uretan sartzeko unerik onena iritsi arte. Olaturik ez badago, txakolindegi batera edo ArabakoErrioxara joan, edota kostaldeko ezinbesteko lekuak bisitatu, hala nola, Gaztelugatxeko San Juan, Lekeitio, Getaria edo Hondarribia.

Olatuak

zonas de olas: Muskiz, Sopela, Plentzia, Gorliz, Bakio, Mundaka, Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Donosti
 

La Arena

Playa de La Arena
  • Tamaina: Metrotzarra - 1,5 m
  • Marea: Itsasbehera eta gorantz
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: S, SE
  • Swell: Nahiko NW
icono olas

La Arena hondartzako olatuak oso egokiak dira hasten diren suflarientzat zein adituentzat. Hondartzak, bere hareatza handian, hainbat urautsi-eremu ditu. Udan jende gehien duen hondartza da. Bertako olaturik ospetsuena Pobeñako ezkerraldekoa da.

Barinatxe / La Salvaje

Barinatxe / La Salvaje
  • Tamaina: Metrotzarra - 1,5 m
  • Marea: Guztiak
  • Hondoa: Harea eta haitza
  • Haizea: S, SE
  • Swell: NW ertaina
icono olas

Hondartza horretan kalitatezko olatuak topatuko ditugu, dunak eta kanaberadiak dauden ingurunean. La Triangular-eko olatua da azpimarratzekoa, nahiko tamaina handia har dezakeen ibilbide luzeko urautsia.

Arriatera

Playa de Arriatera
  • Tamaina: 1 - 1,5 m
  • Marea: Gorantz
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: S, SW, E
  • Swell: NW ertaina
icono olas

Euskadiko surfaren panoraman hondartzarik esanguratsuenetako bat da, nazioarteko ekitaldien egoitza eta surflari handien sorlekua, Acero anaiena, esaterako. Surfean hasteko leku aparta da, surf-eskola eta zerbitzu bikainak eskaintzen baititu.

Plentzia - Gorliz

Playa de Plentzia - Gorliz
  • Tamaina: 1 - 1,5 m
  • Marea: Tartekoa, gorantz
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: W, SW
  • Swell: NW indartsua
icono olas

Badia polit baten barnean babestua, aproposa da surfean hasi berrientzat edo, baita, longboard-ean lehen saiakerak egiteko. Spot alternatiboa bihurtzen da itsaso haundia dagoen egunetan.

Zentrala / La Central

Playa de Zentrala / La Central
  • Tamaina: 2 - 3 m
  • Marea: Gorantz
  • Hondoa: Harria
  • Haizea: S
  • Swell: NW ertaina
icono olas

Lemoizen dago, garai bateko Zentral Nuklearraren oinean. Bodyboard praktikatzeko Europako olatu onenen artean dago. Ezinezko hodi-sekzioak dituen olatu mutantea da.

Bakio

Playa de Bakio
  • Tamaina: Metrotzarra - 2 m
  • Marea: Gorantz
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: S, SE, NE
  • Swell: NW ertaina
icono olas

Surflari handien sorlekua da eta nazioarteko ekitaldi ugari egiten dira bertan. Urte osoan zehar olatuak dituelako nabarmentzen da. Oso hondartza egokia da surf egiten hasteko.

Mundaka

Playa de Mundaka
  • Tamaina: 1 - 3,5 m
  • Marea: Itsasbehera eta beherantz
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: S, SW
  • Swell: N, NW
icono olas

Europako olatu onena da eta munduko 10 olatu onenen artean dago nazioarteko surflarien esanetan. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dago eta era guztietako surflariek derrigorrezko geldialdia egin behar dute bertan. Maila eskatzen du.

Laga

Playa de Laga
  • Tamaina: Metrotzarra
  • Marea: Itsasbehera eta gorantz
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: S, SE
  • Swell: NW ertaina
icono olas

Euskal kostaldeko hondartzarik basatienetako bat da, eraikinetatik urrun eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dagoena hau ere. Olatuek eta paisaiak paraje ezin hobea osatzen dute surfa egiten hasteko.

Deba

Playa de Deba
  • Tamaina: 1 - 2,5 m
  • Marea: Aldakorra (egokiena, gorantz)
  • Hondoa: Harea eta haitzak
  • Haizea: S, SE, SW
  • Swell: N, NW
icono olas

Debako hondartza oso leku aproposa da surfean hasteko. Aldapa gutxirekin, bai ezker nola eskuineko olatuak sortzen dira hareazko hondoen arabera. Ibilibide luzeko olatuak egokiak dira maila guztietako surflarientzat.

Zumaia

Playa de Itzurun
  • Tamaina: 1 - 1,5 m
  • Marea: Guztiak
  • Hondoa: Harea eta haitzak
  • Haizea: S, SE
  • Swell: N, NW
icono olas

Itzurungo hondartzako olatuak, surfaz gain, ezin hobeak dira bodyboard egiteko, itsaslabarrarekin talka egin eta abiada hartzeko "arrapalak" sortzen baitira maniobra erradikalenak egiteko. Hondartzatik flyscharen itsaslabarrak ikus daitezke.

Zarautz

Playa de Zarautz
  • Tamaina: Metrotzarra - 2 m
  • Marea: Guztiak
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: S, SE, NE
  • Swell: Nahiko NW
icono olas

Gipuzkoako surfaren hiriburua da. Lehiaketa-egutegiko ekitaldi garrantzitsuak egiten dira bertan, munduko surf-txapelketa udaberrian, esaterako. Surfa egiten hasteko leku aparta da, olatuei eta surf-eskolen eskaintza zabalari esker.

La Zurriola

Playa de La Zurriola
  • Tamaina: Metrazo - 1,5 m
  • Marea: Itsasbehera eta gorantz
  • Hondoa: Harea
  • Haizea: S, SE, NE, makala
  • Swell: NW txikia edo ertaina
icono olas

Euskal kostaldeko hiri-hondartza nagusia da. Kalitatezkoak eta urte guztian iraunkorrak diren olatuak ditu. Surf-saioaren ostean, Donostiaz gozatzeko aukera izatea oso erakargarria da.

 

Olatu handien surfa

olas decorativas icono

Olatu handiko surfak Europako kostalderik emankorrena du Euskadin. Bil-boko itsasadarretik Donostiara, olatu horien zale amorratua den surflariak eta zaletuak Kantauri itsasoaren benetako indarra eta potentzia bizi ahal izango ditu, oroimenean geratuko diren saio bizietan. Saio onenak udazke-na-negua denboraldian izaten dira, urritik otsailera, baina sorpresak beti gerta daitezke.

Surfista cogiendo una gran ola
 

Punta Galea

Olas en Punta Galea

Getxon kokatua, Bilboko portuaren irteeran, Galea lurmuturraren azpian. Bertatik ikus daiteke aparteko surfa.

Meñakoz

Olas en Meñakoz

Sopela eta Barrika artean, izen bereko kalan. Olatu handien surf tradizionala maite dutenentzat bisitatu beharreko tokia. Olatu horren botere guztia itsaslabarretik nahiz kalatik bertatik ikus daiteke.

Mundaka

Olas en Mundaka

Herriko talaiatik ikuskizuna ikaragarria da olatua agertzen denegunetan: zaletuen joan-etorria, kamerak eta izugarrizko giroa.

Izaro

Olas en Izaro

Olatua Bermeo eta Mundaka lotzen dituen errepidetik ikus daiteke.

Sorginetxe

Olas en Sorginetxe

Debako itsas pasealekutik saio guztiak ikus daitezke xehetasunik galdu gabe.

Planeria / Playa Gris

Olas en Playa Gris

Saioek munduari bira eman diote. Gertatzen den egunetan, Getaria eta Zumaia lotzen dituen N-634 errepidean sortzen den kolapsoa ikaragarria da, baina 100 metro ingurura ikus daitekeen ikuskizuna ahaztezina da.

Roka Puta / Izustarri

Olas en Roka Puta

Getaria eta Zumaia lotzen dituen errepide ondoko Orrua kalan, hainbat txokotatik zaletuek goza dezaketen itsas ikuskizuna apartekoa izan ohi da.

Agiti

Olas en Agiti

Kontxako badiaren atzean ezkutuan dago eta euskal kostaldeko ezinezko olatu askoren arteko bat da.

 

Surfing Euskadi Kluba

Surf-klaseak materialik onenarekin ematen dituzten surf-eskola baimenduak. Surfcamp-ak leku harrigarrietan. Surf friendly alojamenduak trajea garbitzeko, taula gordetzeko eta olatuen partearen kontsulta egiteko. Baita turismo bulego, gidari eta bidai-agentzia espezializatuak ere. Denak daude surfarekin, ingurunearekin eta kalitatezko zerbitzuarekin konprometituta, zure surf-esperientzia Euskadin errepikatzeko modukoa izan dadin.

Icono PDF Surfing Euskadi liburuxka deskargatu

Surfista mirando las olas

Segurtasuna

  1. Aztertu itsasoaren baldintzak
  2. Egiaztatu zure surfeko ekipamendua
  3. Ez egin inoiz surfean bakarrik
  4. Zure mailaren arabera egin surfean
  5. Errespetatu surfeko jokabide-kodea
  6. Zeure burua arriskuan ikusten baduzu, eduki ohola beti zugandik gertu
  7. Ikasi korronteek nola funtzionatzen duten
  8. Korronteak eramaten bazaitu, harekiko perpendikularki egin arraunean
  9. Surfeko eskolak hartu surfean egin aurretik
  10. Istripua gertatuz gero, 112ra deitu lehenik eta behin
icono tabla surf