Gabonetan Euskadira etorriz gero, bertan ikus eta egin ditzakezun gauzak
01
Olentzero eta Mari Domingiren jatorria ezagutuz
Euskadin, Olentzero eta Mari Domingi dira Gabonetako protagonista nagusiak. Nondik datozen eta zer egiten duten jakin nahi duzu? Ikus ezazu gure #TuristaMaitea blogean!
02
Mirandaolako burdinola bisitatu
Ba al zenekien Olentzero ikazkina dela? Mirandaolako burdinolara joaten da basoan ekoizten duen ikatza eramatera. Lana nola egiten duen ikustera etorri eta ezagutu Mari Domingi eta Napoleon astoa.
03
Umeen Gabonetako Parkeetara txangoa
PIN/UGP akronimoagatik ezagutzen dira eta gune hauetan txikiei zuzendutako jarduera-programa zabala izaten da. Zaldiko-maldikoak, ohe elastikoak, tirolinak eta, batez ere, dibertsio handia topatuko duzu!
04
Izotz gaineko irristaketa
Izotzaren gainean irristatzea Gabonetako jarduerarik ohikoenetako bat da. Gainera, gero eta gehiago dira familia osoarentzako jarduera hau eskaintzen duten lekuak: Irunen, Gasteizen eta Bilbon, ondo pasatzeko izotz-pistak aurkituko dituzu.
05
Paseatu Gasteizko jaiotza monumentalaetik
Tamaina errealeko 200 irudi baino gehiagok osatutako jaiotza batetik paseatu ahal izango duzu Arabako hiriburuan. Jaiotza Egileen Munduko Federazioaren arabera munduko interesgarriena da.
06
Gabonetako merkatuetan opari berezien bila
Hain maite duzun horren oparia falta zaizu oraindik? Hiriburuetako artisau-produktuez beteriko Gabonetako merkatuetatik buelta bat eman eta aurkitu opari bikaina.
07
Gabonetako gozoki tipikoen dastaketa
Blogeko sarrera honetan, Gabonetako gure gozoki tipikoak zeintzuk diren kontatuko dizugu, eta, garrantzitsuena, non erosi! Txokolatezko trufak, Euskal Pastela, Goxua... Usaintzearekin bakarrik, ahogozoa egingo zaizu.
08
Gabonetako gure argazki lehiaketan parte hartu
Gabon hauetan Euskadi bisitatzeak saria du! Zatoz Gabonetako argiez gozatzera eta etiketatu gaitzazu #VisitEuskadiNavidad traolarekin ateratzen dituzun argazkietan. Like gehien duen argazkiak esperientzia ahaztezin bat emango du.
09
Korrika egin San Silvestre lasterketan
Abenduaren 31n San Silvestre lasterketa herrikoia ospatzen da Euskal Herriko hainbat udalerritan. Guztietan jai-kutsua gailentzen da, baina lehiakortasunak ere badu bere espazioa.
10
Urtea bukatu eta hasteko mendira igo
Urtea agurtzeko edo datorren urtearen alde topa egiteko dugun tradiziorik errotuenetako bat da. Gorbeia, Adarra edo Zaldiaran mendietara joaten gara, besteak beste, abenduaren 31n edo urtarrilaren 1ean, urtea behar bezala amaitzeko eta/edo hasteko.
Plan gehiago Gabonetan familiarekin, bikotekidearekin edo lagunekin egiteko
Jarrai iezaguzu Instagramen