Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoa, aurretik Untzi Museoa zena, Donostiako portuan dago kokatuta, jatorriz XVIII. mendekoa den Kontsulatuaren dorretxean.

 

Tropa ingeles-portugesek 1813an Donostian eragindako sute handiaren ostean zutik iraun zuten eraikin gutxietako bat da, eta bere historian zehar hainbat jardueraren egoitza izan da, gehienak itsasoarekin loturikoak. Hala, besteak beste, portua kontrolatzeko gune, nautika eskola, itsas sorospeneko jardueretarako egoitza eta kaiko langileburuaren eta arduradunaren etxebizitza izan da.

 

1991. urtetik Euskal Herriko itsas historia eta ondarea mota guztietako publikoari ezagutaraztea helburu duen museoaren egoitza da. Helburu hori betetzeko, 2018 amaiera eta 2019 hasiera artean eraikina egokitzeko eta eraldatzeko hainbat lan egin dira bertan; besteak beste, erakusketetarako gune berri bat sortu da museoaren ganbaran.

 

Ondorioz, iraupen luzeko aldi baterako erakusketak egiteko bi areto ditu museoak.

 

Oraintxe bertan, Euskal Itsas Museoaren bildumak 6.000 pieza inguru biltzen ditu, horien artean grabatuak, margolanak, argazkiak, postalak, kartelak, metalografiak, mapa nautikoak, planoak, nabigazioko tresnak, itsasontziak eta objektu etnografikoak. Itsasontzien kasuan izan ezik, 2013tik objektu horiek guztiak Gordailuan gordetzen joan dira, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan.



Zerbitzuak: Audio-gida / Liburutegia / Dendak / Bisita gidatuak / Artxiboa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Paseo del Muelle, 24  - 20003  Donostia / San Sebastián
Telefonoa: +34 943 430 051Telefonoa: +34 943 430 051
Helbide elektronikoa: info@itsasmuseoa.eus
Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00


Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00. 16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Abenduaren 24an eta 31n: 10:00-14:00

Abenduaren 24 eta 31: 10:00-14:00

*Astelehenetan, urtarrilaren 1ean, 6an eta 20an, eta abenduaren 25ean itxita.

Areto kopurua: 3
Edukiera: 25
Euskadi, auzolana