Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Bizkaiko Zubi Esekia, burdinazko ametsa

Bizkaiko Zubi Esekia, burdinazko ametsa

Bizkaiko Zubi Esekia, burdinazko ametsa
"Zubi Eseki" izenez ere ezaguna den Bizkaiko Zubia harribitxi arkitektonikoa da, Euskadiren industria eta itsas izaera ispilatzen dituena. Atsegin handiz aterako dizkiozu argazkiak.
"Zubi Eseki" izenez ere ezaguna den Bizkaiko Zubia harribitxi arkitektonikoa da, Euskadiren industria eta itsas izaera ispilatzen dituena. Atsegin handiz aterako dizkiozu argazkiak.

TOP EUSKADI

Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Bizkaiko Zubi Esekia

Bilboko itsasadarraren azken zatian dago, Kantauri itsasoko bokaletik metro gutxira. Portugalete eta Getxo batzen ditu zubiak, eta ondorioz, aukera paregabea da bi herri zoragarri horiek bisitatzeko: lehenengoak dituen Erdi Aroko kaleak eta bigarreneko jauregi arranditsuak.

Burdinazko ametsa

UNESCOk Gizadiaren Monumentu izendatu zuen duela urte zenbait; eta era horretan, ezin baliotsuagoa dela aitortu zuen. Egitura metalikoa duen lehenengo zubi transbordadorea da munduan, eta bere garaiko ingeniaritzaren mirarietakotzat jotzen da: "burdina ijeztuz egindako ametsa". 1893. urtean inauguratu zuten, eta harrezkero dago martxan.

Izan Portugaletetik, izan Getxotik, plataforma ospetsua hartzea gomendatzen dizugu; baita kotxez ere, eta beste alderaino gurutzatzea.

Ikusiko duzu zeinen esperientzia zirraragarria den. Erreparatu 45 metroko garaieran dagoen goiko igarobidetik dagoen itsasadarraren ikuspegi bikainari. Gainera, jakin-nahi handikoa bazara, hurbiletik ikusi eta argitu ahal izango duzu plataformaren orgaren, motorren eta penduluen funtzionamendu mekanismoa.

Era berean, itsasadarraren urertz batetik bestera igaro zaitezke txalupaz, egunero erabiltzen duten inguruko bizilagunek bezalaxe. Zubiaren ikuspegi bikaina izango duzu.
  • Bizkaiko Zubi Esekia

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non

Non

Ordubete baino gutxiagora…

Euskadi, auzolana