Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Dolomitas Museoa, iraganera bidaia

Praktika Onak
  • Dolomitas Museoa, iraganera bidaia

Dolomitas Museoa, iraganera bidaia

Paisaia ederrez eta natura dibertsitate handiz beteriko ingurune batean aurkitu ahal izango ditu bisitariak Karrantza Haraneko bultzatzaile ekonomiko eta soziala izan zenaren aztarnak: Dolomiten Antzinako Lantegia Museoa.

Industria ondarea da, eta Armañongo Parke Natural itzelari protagonismo osoa emateko ahaztu nahi izan ordez, zaharberritu egin nahi izan da, tradizioz meatzaritzarako baliatu den eremu baten historia ulertzeko.

XX. mendeko euskal industriaren urte gorenetan, Ambasaguas Karrantzako auzoa izan zen inguruko gune nagusia, Ranero haitzeko (Armañongo Parkea) dolomia meategia ustiatzen zuen lantegiari esker.

Material hori harrobitik lantegira garraiatzen zen aireko tranbia bati esker. Tranbiak 2,9 kilometroko bidea egiten zuen eta orduko 90 balde garraiatzen zituen. Hain zuzen ere, harrobiko ustiaketa lanetan ari zirela aurkitu zuten Pozalaguako haitzulo ikusgarria. Aurkikuntza berria hain handia zenez, meatzaritza jarduera eten egin behar izan zen eremu horretan, haitzuloari eusteko. Lantegia 1990an itxi zen, 40 urtez baino gehiagoz martxan aritu ondoren. Lantegiak jatorrizko eraikuntzaren bosten bati eusten dio, eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondare izendatu zuten 2002an, Monumentuen kategorian. Eraikina eraitsi eta ahaztu ordez, museo gisa ireki da. Museoak ez dio natur inguruneari xarma kentzen; aitzitik, paisaiaren osagarri da, bisitariari erakutsi ahal izateko eremu horren benetako funtsa. Multzo horrek industria iraultza gogoratzeaz gain, bertatik bizi izan ziren ehunka familien historiak ere ekartzen ditu gogora.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Barrio Ambasaguas, s/n
(Junto a la oficina de Turismo)  - 4881  Karrantza Harana/Valle de Carranza
Ordutegia:



Larunbata 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara


Igandea eta jai egunak: 11:00etatik 14:00etara

Areto kopurua: 1
Edukiera: 80
Euskadi, auzolana