Igartzako Monumentu Multzoa Beasainen dago, herriaren sarreran eta Donejakue bidearen barnealdeko ibilbidean. Jauregia, baseliza, errota, errotariaren etxea, burdinola, errementariaren etxea ukuiluekin, dolarea eta zubia aurki ditzakegu bertan.
Igartza XII. mendean sortu zen, baina garai horretan jauregiaren ordez dorretxe bat zegoen, bandokideen arteko guda garaian babesleku. Igartzako jaunek XVI. mendean eraiki zuten jauregia eta beharrezko zerbitzuak jarri zituzten inguruan: errota, burdinola, dolarea eta ukuiluak, besteak beste. Eraikin multzo horrek osatzen du gaur egun Igartzako Monumentu Multzoa.
Igartzako gaztelua hobeto ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dira. Eraikinak mota desberdinetako ekitaldiak hartzen ditu, tartean, erakusketak eta hitzaldiak.
Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Parkinga / Jatetxea / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak / Prentsa-aretoa
Datu interesgarriak
Igartza plaza, 1
- 20200
Beasain
Banakako bisitariak:
Irailaren 16tik Ekainaren 30a bitartean: Larunbat eta igandeetan: 11:30ean / 13:00etan
Uztailaren 1etik Irailaren 15a bitartean:
Asteazkenetik igandera: 11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00etan
Jaiegun, zubi eta aste Santuko oporraldietan: 11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00etan
Tarifak: 3-4€ bitartean
5