Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Albaola, Itsas Kultur Faktoria

Praktika Onak

Albaola, Itsas Kultur Faktoria

Albaola Itsas Kultur Faktoria  Museo Ontziola bat da eta Pasaiako portu historikoaren sarreran kokatua dago, Donostiako erdigunetik 3 kilometrora. Bere jarduera nagusia ondare balioa duten zurezko ontzien eraikuntza da eta bertaratzen diren bisitariek lan teknika eta teknologia tradizionalekin jendaurrean lanean ari diren arotz ontzigileak ikusi ahal izango dituzte.

 

Bisitaldian, 1565ean Labradorren (Kanada) hondoratutako San Juan baleontzi historikoaren erreplikaren eraikuntza ikusi ahal izango da, ia 30 metro luze dena eta UNESCOren babesa duen eraikuntza prozesua.

 

Albaola nazioarteko erreferentzia bihurtu den espazioa da eta bere jarduerengatik, bisita bakoitza bakana eta desberdina da beti.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Ondartxo ibilbidea 1  - 20110  Pasaia
Telefonoa: +34 943 392 426Telefonoa: +34 943 392 426
Helbide elektronikoa: bisitak@albaola.com
Ordutegia:

Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-18:00

Ostegun Santutik Pazko astelehenerarte: 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Jaiegunetan irekia: maiatzak 1, uztailak 25 eta 31, abuztuak 15, urriak 12, azaroak 1 eta abenduak 6 eta 7.

Itxita: urtarrilak 1 eta 6, eta abenduak 24, 25 eta 31.

Areto kopurua: 3
Edukiera: 240
Euskadi, auzolana