Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Museoak

Lenbur Lurralde Museoa

Lenbur Lurralde Museoa

Museoa gune bakar batera mugatu beharrean, Burdin Haraneko eraikin ezberdinak bisitatzeko aukera eskaintzen du Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) egitasmoak. Horrela, iragan mendeko 50eko hamarkadako eguneroko bizimodua ezagutzeaz batera, antzinako burdinolek nola funtzionatzen zuten ikusiko dute bisitariek.

Mirandaola Parkeak "Burdinaren taupadak" ibilbideko zenbait gune hartzen ditu: Mirandaolako burdinola (aspaldi zaharberritu zuten, eta igandero martxan ikusi daiteke duela sei mende bezala), Mirandaolako ermita eta Euskal Burdinaren Museoa. Horiekin batera, Idiazabal gaztari buruzko Artzaintza Ekomuseoak, Ogiaren Txokoak eta AIKUR-Erle Museoak osatzen dute Burdin Haraneko eskaintza. "Langileen Ibilbideak", gainera, iragan mendeko 50eko hamarkadako bizimodua erakusten du. Horretarako, garai hartako ikasgela bat, etxebizitza bat eta kapera bat bisitatzeko aukera eskaintzen du.

Azken batean, euskal herritarrek historian zehar inguruarekin izan duten lotura erakutsi nahi du Lenbur Lurralde-Museoak burdinaren bilakaera industriala ardatz hartuta.


Zerbitzuak: Liburutegia / Taberna/kafetegia / Parkinga / Jatetxea / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak / Prentsa-aretoa / Artxiboa
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Mirandaola Parkea. Telleriarte auzoa, s/n  - 20230  Legazpi
Telefonoa: +34 943 730 428Telefonoa: +34 943 730 428
Helbide elektronikoa: mirandaola@lenbur.com
Ordutegia:

Urola-Garaiko bulegoa:

Apiriletik ekainera eta irailetik urrira: Astelehena: itxita
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara
Igandea: 10:00etatik 15:00etara

Uztaila eta abuztua: Astelehenetik igandera: 10:00etatik 18:00retara eta 16:00etatik 19:30etara

Azaroa eta abendua: Astelehena: Itxita Asteartetik ostiralera: 09:00etatik 14:30etara Larunbata eta igandea: 09:30etatik 20:00etara

Areto kopurua: 1
Edukiera: 100
Euskadi, auzolana