Bilbao, arkitektura, tradizioa, bizitza
Gaur egun, nazioartean onartutako hirigintza erreferentzia da Bilbo, industria iraganari begirako errespetua eta bat-egitea baitaude bere abangoardismoaren indarraren oinarrian.
Gaur egun, nazioartean onartutako hirigintza erreferentzia da Bilbo
TOP EUSKADI
Euskadira etortzeko 10 arrazoi
Eraldaketa honen ikonoa Guggenheim museoa da, Frank Gehryren lana. Arkitektura lan ikaragarria da, seguru asko entzuna izango duzuna. Etorri egin beharko duzu, zeure begiekin egiaztatzeko diseinuak eta arkitekturak hiri osoa bustitzen dutela; Abandoibarrako pasealekutik hasita. Museotik oso hurbil dago, eta ezin eztabaidatuzko xarma dauka. Pasealekutik eraikin berriak ikusi ahal izango dituzu; hala nola Isozaki dorreak edo Iberdrolaren dorrea. Diseinuzkoa da, halaber, hiriko metroa, Norman Fosterren zigilua daramana; eta baita Azkuna Zentroa ere.
Itsasadarra eta bertako zubiak
Bilbora egiten duzun bisitan, Itsasadarra hartu erreferentziatzat. Horixe baita iraganean itsasontziak iristeko baliatzen zuten arteria, gaur egun, hiriaren bizimoduan giltzarri izaten jarraitzen duena. Haren bideari jarraituta, Bizkaiko Zubia aurkituko duzu, industria arkitekturaren eta Gizadiaren Ondarearen harribitxia. Itsasadarra eta bertako zubiak zeharkatzea hiriaren historian zehar ibilbide bat egitea da. Zubizuri izeneko zubia edo Arrupe igarobidea Bilbo berriaren ikonoak dira. Beste batzuek, berriz, 700 urte baino gehiago daramatzate bertan. Hiriaren iraganaren ordezkari paregabeak dira.
Itsasadarrari jarraituta iritsiko zara, halaber, Zazpikaleetara. Giro biziko Zazpikaleetan ibiliz gero, ia ohartu ere egin gabe, pintxoak jaten edo txikitoak hartzen hasiko zara.
NOLA MUGITU BILBON BARRENA:
Bilbon zehar poltsikoan dirurik eraman gabe mugitu nahi baduzu, eros ezazu Barik txartela edo, bestela, Bilbo Card bat. Turismo-bulegoetan eros ditzakezu, edo erosi on-line.
Ibilbideak eta planak hurbil
Non
Ordubete baino gutxiagora…