Ezagutu Bizkaiko Zubi Esekia
- Euskal Kostaldea
- Naturguneak Euskal Kostaldean
- Ondarea Euskal Kostaldean
- Euskal Kostaldean, non lo egin?
- Euskal Kostaldean, non jan?
TOP EUSKADI · Euskadira etortzeko 10 arrazoi
"Zubi Eseki" izenez ere ezaguna den Bizkaiko Zubia harribitxi arkitektonikoa da, Euskadiren industria eta itsas izaera ispilatzen dituena. Atsegin handiz aterako dizkiozu argazkiak.
Bizkaia Zubia egitura mekanikoarekin eraikitako munduko lehen transbordadore-zubia izan zen. Ibaizabal ibaiaren bokalean dago, XIX. mendera arte Bilboko estuario nabigagarria itsasora irekitzen zen puntuan. Alberto Palacio y Elissaguek diseinatua, 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen.
2006an, UNESCO-k Munduko Ondare izendatu zuen, Europako Iraultza Industrialeko eta burdinazko arkitekturako eraikinik esanguratsuenetako bat izateagatik.
Bilboko itsasadarraren azken zatian dago, Kantauri itsasoko bokaletik metro gutxira. Portugalete eta Getxo batzen ditu zubiak, eta ondorioz, aukera paregabea da bi herri zoragarri horiek bisitatzeko: lehenengoak dituen Erdi Aroko kaleak eta bigarreneko jauregi arranditsuak.
Burdinazko ametsa
UNESCOk Gizadiaren Monumentu izendatu zuen duela urte zenbait; eta era horretan, ezin baliotsuagoa dela aitortu zuen. Egitura metalikoa duen lehenengo zubi transbordadorea da munduan, eta bere garaiko ingeniaritzaren mirarietakotzat jotzen da: "burdina ijeztuz egindako ametsa".
Izan Portugaletetik, izan Getxotik, plataforma ospetsua hartzea gomendatzen dizugu; baita kotxez ere, eta beste alderaino gurutzatzea. Ikusiko duzu zeinen esperientzia zirraragarria den. Erreparatu 45 metroko garaieran dagoen goiko igarobidetik dagoen itsasadarraren ikuspegi bikainari. Gainera, jakin-nahi handikoa bazara, hurbiletik ikusi eta argitu ahal izango duzu plataformaren orgaren, motorren eta penduluen funtzionamendu mekanismoa.
Era berean, itsasadarraren urertz batetik bestera igaro zaitezke txalupaz, egunero erabiltzen duten inguruko bizilagunek bezalaxe. Zubiaren ikuspegi bikaina izango duzu.
Ordubete baino gutxiagora