Erosketak
Denden guneak
Hiriko Alde Zaharra era guztietako dendetaz osatua dago. Bertan gaur egungo denda modernoenek eta tradizioz beteriko komertzioek bat egiten dute. Moda, osagarriak, zapatak, artisautza... denetarik aurki daiteke bertan. Zabalgunearen gunean ere denda mordoxka izango dira bisitarien eskura. Hemen gainera denda handi eta dotoreak daude. Kale nagusia, Portuko Markesak eta Rodiguez Arias kaleek sortzen dute triangeluan, firmarik esklusiboenak topa daitezke, hortik 'Milla de Oro' izenaz ezagutzea. Indautxu auzoa ere leku aproposa da erosketak egitera joateko; izan ere, Ercilla kalean eta ondorengoetan, denetarik eros daiteke: moda, optika, zapatak, osagarriak, bitxiak, etxerako gauzak eta abar.