Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

AZKUNA Zentroa

  • Azkuna Zentroa
  • Azkuna Zentroa / argazkia: https://www.azkunazentroa.eus/

AZKUNA Zentroa

Bizkaiko hiriburuko eraikinik adierazgarrienetako bat da AZKUNA Zentroa. Erdigunean dago, eta Ricardo Bastidak diseinatu zuen 1909an. Jatorriz ardo biltegia zen; gaur egun balio anitzeko hiritar-zentroa da, eta aisialdia eta kultura ditu ardatz. Philippe Starck entzutetsuak gidatu zuen zaharberritze prozesua. Ezagutza, mota desberdinetako kultura-adierazpenak, kirolak eta dibertsioa eskutik doaz bizitasunez betetako gune berritzaile horretan. Barrualdeak 43 zutabeak ditu nabarmentzekoen artean. Starckek diseinatu zituen zutabeok, eta Lorenzo Baraldi Italiako eszenografoak gainbegiratu zuen prozesua. Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Azkuna Zentroan: mediateka, jarduera fisikoko zentroa, igerilekua, erakusketa-aretoa, entzunaretoa, zinema-aretoak, erabilera askotarako aretoa, jatetxeak, kafetegiak eta denda. Hainbat ekitaldiren (tartean, Gutun Zuria literatura jaialdia) agertoki ere izaten da.


Zerbitzuak: Liburutegia / Taberna/kafetegia / Parkinga / Jatetxea / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Prentsa-aretoa / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Plaza Arriquibar, 4  - 48010  Bilbao

Telefonoa:   +34 944 014 014Telefonoa:  

+34 944 014 014

Helbide elektronikoa:

info@azkunazentroa.com

Ordutegia:

Astelehenetik igandera: 9:00-21:00

Areto kopurua:

1

Edukiera:

1

Euskadi, auzolana