Ibilbide zirraragarri eta atsegin hau, hain zuzen, Bilboko kultura garaikidea ezin hobeto ezagutzen duen tokiko gidari baten azalpenekin egingo dugu. Hala, bertatik bertara ezagutuko ditugu hirian han-hemenka dagoen artea, arte publikoko obrak, kulturguneak, jaialdiak eta azkenaldian sortzen ari diren beste ekimen berritzaile batzuk. Espazioak berrasmatzen dituzten proposamenak, kulturgune bihurtzen diren harategi zaharrak edo erabilera berriak eman zaizkien Bilboko iragan industrialeko eraikinak ezagutuko ditugu. 3 bat orduko ibilaldia, bizikletan, Bilboko auzo ospetsuetan zehar: Bilbo Zaharra, Zorrotzaurre edo Botikazar.
Datu orokorrak
- Bizikletaren alokairua, tokiko gidaria eta mapa artistikoa opari.
Ibilbide gidatua, bizikletaz, Bilbon zehar.
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
2 lagun
3 ordu
Ostirala, Larunbata eta Igandea: 11:00
Informazio gehiago:
https://tournebilbao.com
Ingelesa, Gaztelania, Euskara