Bilbaoko Alde Zaharra - Zazpikaleak | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Bilboko Alde Zaharra - Zazpikaleak

Bilboko Alde Zaharra - Zazpikaleak

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Bilbo tradizionalak alde zaharrean, Zazpikaleetan, gorde du betiko izaera, hiriaren bihotzean hain zuzen.

1983ko uholdeen ondoren guztiz eraberritu zuten, eta, egun, aisialdirako eta merkataritzarako gune garrantzitsuenetako bat dugu.

Oinezkoentzat gordetako karriketan, denda klasikoak eta berriak taberna eta jatetxe askorekin tartekatzen dira, eta horietan euskal gastronomiaren jakirik gozoenak dastatzeko aukera dugu.

Hala, milaka bisitari murgiltzen dira urtero Zazpikaleetan; edozein aitzakia nahikoa da bertako gastronomia, merkataritza eta kultura eskaintzaz gozatzeko.

Horren harira, hiriko eliza eta monumenturik zaharrenak aurkituko ditugu Zazpikaleetan barrena: Santiago Katedrala, San Anton eliza, Arkeologi MuseoaEuskal Museoa, Bidabarrietako udal liburutegia eta Plaza Berria, besteak beste. Azken plaza hori bilbotar askoren topagunea da, eta jai eta azoka asko hartzen ditu urtean zehar, igandeetako azoka txikia eta Santo Tomas feria, esate baterako.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Plaza Biribila, 1 - 48005 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Erdi Aroa
Garaia
XIX. mendea
Ordutegia

Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu urte osoan zehar larunbat eta igandeetan, 10:00etan ALDE ZAHARRA eta 12:00etan ZABALGUNEA - ABANDOIBARRA (Zubi eta jaiegunetan kontsultatu)

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Jatetxea
  • Bisita gidatuak