Urdaibai

Urdaibai, Biosferaren Erreserba

TOP EUSKADI · Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Urdaibai espazio natural ederra eta askotarikoa da, UNESCOK 1984an Biosferaren Erreserba izendatu zuena

Oiz mendian jaiotako Oka ibaia du bihotz, Mundakara iristean itsasadar bihurtu eta bizitasunez betetako padurak sortzen dituena. Eguneko hainbat unetan ikustea gomendatzen dizugu, itsasbeheraz zein itsasgoraz gozatu ahal izateko. Arrano arrantzalea, mokozabala, zezen-txoria... Iberiar Penintsula osoan begiztatzen oso zailak diren hegaztiak dira. Urdaibain, baina, guztiak ikusi ahal izango dituzu, hegaztientzako festa gunea baita. Ez ahaztu Urdaibai Bird Center modernoa bisitatzea.

Zehaztasun guztiez gozatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko duzu bertan.

Baina padura bereziez gainera, Euskadiko hondartza eder eta preziatuenetako batzuk eskaintzen dizkizu Urdaibaik: Laida, etengabe formaz eta tamainaz aldatzen ari dena; edo Laga ikusgarria, Ogoño Haitz ikaragarriaren azpian dagoena. Askok eta askok honela definitzen dute: "Paradisuaren antz handiena duena". Ez galdu aukera, eta hurbildu Urdaibaik eskaintzen dizkizun begiratoki naturaletara, Ogoño Haitzera edo Atxarreko San Pedro (Ibarrangelu) eta Ereñozareeko San Migel baselizetara. Handik, parerik gabeko edertasun honen ikuspegi panoramiko ahaztezina izango duzu.

Barnealdean, Urdaibaik altxor handiak ezkutatzen ditu; besteak beste, Santimamiñeko Kobak, ezin zenbatuzko balioa duten haitzuloetako pinturak dituena, eta Omako basoa, naturaren eta artearen arteko harremana berrasmatu duen toki magikoa. Ikustekoak dira, halaber, Gernika euskal nortasunaren sehaska, eta Bermeo, herri arrantzale zoragarria. Artzubiko Erdi Aroko zubia, hain zuzen ere, XVI. mendean eraiki zen, eta Gernika eta Gerrikaitz Erdi Aroko hiribilduak lotzeaz gain Golako ibaiaren gainetik, bertako galtzada Done Jakue Bideko erromesen istorioen lekuko izan da.

Ezinbestekoak hurbil

Ibilbideak eta planak hurbil

Ibilbidea itsasontziz Gaztelugatxeko San Juanen
Ibilbidea itsasontziz Gaztelugatxeko San Juanen
Esku pilota eta itsasoa
Esku pilota eta itsasoa
Urdaibaiko itsasadarrean barrena
Urdaibaiko itsasadarrean barrena

Ekitaldiak

Kontsultatu egun hauetan egiten ari diren ekitaldietako batzuk

Non

Ordubete baino gutxiagora

Euskadi, auzolana