Euskal Kostaldea
Hondartzak
Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian.
Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea meheko dunek osatzen dute hango paisaia. 574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago.
Gernikako eta inguruko herrietako surflariek gustukoen duten hondartza da. Lagako olatuak laburrak eta biziak dira, ezkerrekoak zein eskuinekoak. Ekialdean elkartzen da jende gehien. Hondartzak baga-itsaso ertaina eta mendebaldekoa behar du, eta bi metrorainoko olatuak jasan ditzake. Surf kluba eta eskola ditu. Uretako beste zenbait kirol egiteko aukera ere badago, bela eta piraguismoa, esaterako. Ausartenek Ogoñotik egiten dute salto, parapentean.
Surfa, piraguismoa, bela, parapentea eta kometak.
11:00etatik 20:00etara (udan).