Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Gernika-Lumo


Gernika-Lumo herrian gauza asko dago ikusteko: Foruen Plazan, Don Telloren estatua aurkituko duzu –berak sortu zuenherria, 1366. urtean–, eta Bakearen Museoa, 1937an alemanen abiazioak herria bonbardatu izana gogorarazten duena.

 

Aholkatzen dizugu, halaber, Europako Parkea eta Batzar Etxea bisitatzea; azken horretan, Bizkaiko Batzar Orokorren batzarrak egiten dira gaur egun, euskal foru eta libertateen enblema den Gernikako arbola mitikoaren ondoan.

 

Gainera, Gernika Urdaibai Biosferaren Erreserbaren barruan dago. Ingurune hori Europako hezegunerik garrantzitsuenetakoa da, eta aparteko aberastasun ekologikoa du. Hondartzek ere merezi dute, bereziki Laidak eta Lagak.

 

Busturialdea eskualdean kokatuta, historia handia duen herri bizia da; batetik, ondare arkitektoniko aberatsa du eta bestetik, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, hareatza zabalek osatzen duten naturgune paregabean, ibilaldiak egiteko abiapuntu aproposa da oso.

 

Gernikako merkatua

Ezin dugu herritik alde egin asteroko merkatua ikusi gabe. Bizkaiko garrantzitsuenetakoa dugu eta astelehenero, merkatuko usain, kolore eta hotsetan murgiltzen dira saltzaile eta erosleak. Urrian, gainera, azoka bereziak egiten dituzte: hilabete horretako aurreneko astelehenean, ganadu-feria egiten dute eta azkenekoan berriz, Gernikako azken astelehen ospetsuan, nekazaritza-produktuena. Egun horretan, Euskal herri guztitik etorritako jendea batzen da Gernika-Lumon.

 

 

NOLA MUGITU:

  • Bilbotik: Bilbotik Gernikara joateko, Bizkaibuseko lineak erabil ditzakezu. Termibus autobus-geltokitik ateratzen dira, 15 minuturo bat (A3513, A3514, A3515 eta A3523).Gernikatik Bilbora joateko, Euskotrenen zerbitzuak ere erabil ditzakezu. Bolueta eta Atxuri geltokietatik ateratzen dira, 30 minuturo, udan egunero, eta, neguan, lanegunetan. Neguko asteburuetan, berriz, 60 minuturo.
  • Bermeotik: Euskotrenen zerbitzuak eta autobusak erabil ditzakezu, ordu erdian behin gutxi gorabehera –Bermeo-Lumo- Gernika-Amorebieta Etxano-Bilbo (A3515 linea).
  • Donostiatik: Gernikaraino trenez hel daiteke, Amarako geltokitik; edo autobusez, Donostiako autobus-geltokitik (bi ordu eta erdiko ibilbidea).Aukera bat da DB03 Lurraldebusa, Donostiatik Lekeitiora doana, eta han Gernikako autobusa hartzea (A3513 eta A3523 lineak).

 


Hedadura: 18.40
Biztanle-kopurua: 16295
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana