Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Bermeo

Bizkaiko kostaldean dago Bermeo, Busturialdea eskualdean, eta lurralde historikoko porturik garrantzitsuenetakoa dauka. Sollube mendiaren magalean dago herria, eta itsaslabar zein harkaitz ugari ditu kostaldean zehar, Gaztelugatxe eta Aketx zein Izaro uharteak, tartean. Sartune txikiak dauzka gainera kostaldean, Matxitxako lurmuturrari bide ematen diona, esaterako.

 

Udalerri berezia eta xarmanta

Bizkaiko udalerri honek izaera eta xarma bereziak dauzka. Gainera, ondare kultural ugaria ikusteko aukera eskaintzen dute haren kaleek. Nestor Basterretxeak Benito Barruetaren omenez egindako monumentua bisitatuko dugu lehenik; irudiak daukan zulotik begiratuz gero, paregabeko paisaia ederra ikusiko dugu: Izaro irla bete-betean ageriko zaigu. Handik, Erzilla dorrean dagoen arrantzalearen museora joko dugu, eta Bermeoko kasinoa ere bisitatuko dugu, haren jauregi frantses itxurarekin gozatzeko.

 

Azkenik, Santa Eufemia eliza gotikora iritsiko gara. Edonor liluratzeko moduko leku ederrak daude Bermeon. Horien artean, honako hauek bereiz ditzakegu: Izaro uhartea, Matxitxako lurmuturra eta Tala (herriko goialdean dagoen zuhaiztia).

 

Halaber, Gaztelugatxe ere, Bizkaian bisitari gehien jasotzen dituen gune paregabea, Bermeo udalerrian dago, hirigunetik 8 km-ra, Bermeotik Bakiora doan bidean. Bermeoko jai nagusiak irailaren 7an hasten dira, Almikeko Andra Mari egunean. Jaiotako egun handiena irailaren 9an ospatzen dute bermeotarrek, Arrantzale egunean. Horretaz gain, uztailaren 22a, Madalena eguna, ere berezia da bermeotarrentzat.


Hedadura: 34.10
Biztanle-kopurua: 17026
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana