Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hondartzak Euskadin

Laida hondartza

ISO

Laida hondartza

Ibarrangelu Bizkaiko udalerrian dago Laida hondartza, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Ia kilometro bat luze den hareatza Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da. Urre koloreko harea mehea du eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Hondartzak olatu bikainak eskaintzen ditu, luzeak eta bigunak, longboardean aritzeko egokiak. Korronteak direla eta, adi egon behar dugu. Mundakako surf eskolek hondartza honetan ikastaroak ematen dituzte.

Laidako urak ez dira oso sakonak eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka, eta handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.

Zerbitzuak: Piraguen alokairua / Aisialdirako gunea / Komunak / Taberna / Kanpina / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Bizikletak uzteko tokia / Padurak / Megafonía / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Aldagelak / Hondartza-boleibola
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Udalerria: Ibarrangelu
Ekintzak: Surfa, windsurfa, piraguismoa, bela eta kometak.
Sorosleen ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.
Euskadi, auzolana