2018ko azaroaren 12tik mantentze lanak eta sarbidearen hobetze lanak direla eta, Omako Baso Margotua itxita egongo da.
Kortezubiko Oma auzoak inguru xarmangarria gordetzen du ezkutuan, Santimamiñe leize-zulotik gertu: Baso biziduna, hain zuzen. Agustin Ibarrola eskultore eta margolari bilbotarrak 1984an sortu zuen sorgindutako baso hau.
Leku magikoa da, eta bertan artearen eta naturaren arteko harreman berria ezarri zuen Ibarrolak, hainbat pinu eta harkaitz margotu eta bizia emanda. Artistak Paleolito garaiko ehiztarien labar-margoak eta Land art izenekoa (margolan baten mihisea bailitzan, ingurune naturala oinarritzat hartzen duen arte mugimendua) uztartu zituen.
Ibarrolak pinuen gainazala margotu zuen, erabili zuen euskarria edozein koadrotako oihala bezain iraunkorra ez zela jakin arren. Margoak hainbat zuhaitzetan (leku eta sakonera ezberdinetan mailakatuta dauden pinuetan) ikus daitezke, eta, hala, mihise erraldoia sortu zuen, ibilian eta perspektibekin jolasean bisitariak berriz osa dezakeen mihisea.
Museoetan ez bezala, bisitariak obra pertsonalizatua eraikitzeko aukera du basoan barrena hartzen dituen erabakien arabera; bide batetik edo bestetik joan, norabide ezberdinetara begiratu... Beraz, bisitari bakoitzarentzat bada baso desberdin bat.
Datu interesgarriak
Informazio gehiago