Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Euskal kostaldearen xarma

Naturalki atsegina

Euskal Kostaldea berezia da itsasoaren eta lurraren arteko loturagatik.

Berdeak eta urdinak bat egiten dute, batzuetan besarkada ezti batean, Urdaibaikoa bezain estuario ederrak osatuz; eta beste batzuetan sutsuki, flyscharen itsaslabarretan adibidez, nazioartean ezagunak diren horma bertikalak osatuz. Biotopo babestuak, padurak eta hainbat parke naturalen hurbiltasuna kontuan hartuta, Euskal Kostaldea norako ezin hobea da itsasoaren onenaz gozatu nahi dutenentzat, naturarekin batera. Gozatu ekoturismoaz Euskal Kostaldean!

Euskadin hiriko hondartzarik onenak eta basatientak ditugu. Erreginek, margolariek, surflariek eta poetek aukeratutako hondartzak. Zuretzako moduko bat izango dugu, noski!

Zerbait oroitzekotan, zaporeak gogoratuko dituzu. Euskal Kostaldeko jatetxe onenetako batean erreboiloa parrilan, bisigua Orioko erara, sardina erreak, txipiroiak beren tintan edo itsaski on bat eskatzen badituzu, beste dimentsio batera bidaiatuko duzu. Kalitatezko produktuen eta suetan eta txingarretan egiten jakitearen arteko konbinazio perfektua. Gozatu Euskadi Gastronomika klubeko jatetxeetan!

Euskadiko hondartzak

Euskal kostaldearen 10 ezinbestekoak

Bizkaia zubia

1

Bizkaiko zubia

"Zubi zintzilikaria" ere esaten zaio. 125 urteko historia duen perla arkitektonikoa da, Gizadiaren Ondare izendatu zuten, eta, gaur gaurkoz, fun tziona tzen jarrai tzen du. Pasarela panoramiko izugarria dauka.

Plentziako badia

2

Plentziako badia

Atseden hartzeko tokiak, Erdi Aroko herribildua eta jende guztiarentzako turismo-eskaintza zabala: mendi-ibiliak itsaslabarretan,hondartzak, eta, are,urpeko bodega! Gainera, metroz irits daiteke bertara.

Gaztelugatxeko ermita

3

Gaztelugatxeko ermita

Euskal Kostaldeko tokirik enblematikoena. Lehenengo postuan dago Espainiako mirari naturalen zerrendan. Marinelak babes-bila igotzen ziren, lanera joan aurretik; oraindik ere bizirik dagoen ohitura. Kanpaiak ere bere historia dauka...

Urdaibaiko erreserba

4

Urdaibaiko erreserba

Biosferaren erreserba 1984tik. Euskal Kostaldeko paisaia- eta ekologia-aniztasun handiena duen gunea, Euskadin gehien bisita tzen diren to-kietako ba tzuk bil tzen dituena.Biosferaren erreserba 1984tik. Eus-kal Kostaldeko paisaia- eta ekolo-gia-aniztasun handiena duen gunea, Euskadin gehien bisitatzen diren tokietako batzuk biltzen dituena.

Santa Katalina itsasargia

5

Santa Katalina itsasargia

Kostako "zentineletako" bat da, bistarik onenak dituena. Interpretazio-zentro bat dauka, eta, bertan, bidaia (birtual) zirraragarria egin daiteke itsasontziz, eta nabigazioaren sekretuak ezagutu.

Euskal Kostaldeko geoparkea

6

Euskal Kostaldeko geoparkea

Mutriku, Deba eta Zumaiako amildegietan dagoen flyschak (milioika urte dituzten formazio geologikoak) markatutako paisaia ikusgarria, oinez edo itsasontziz bisitatu daitekeena. Getxon, Sopelan eta Barrikan ere ikus daiteke flischa.

Getaria

7

Getaria: Elkano eta Balenciaga

Elkanoren (munduaren inguruan nabigatu zuen lehenengo marinelaren) eta Balenciaga jostun bikainaren jaioterri eder-ederra; besteren artean, parrilan egindako arrainengatik, txakolinarengatik eta "arratoi" batengatik ere ezaguna.

Donostia

8

Donostia

Itsas hiri kultural eta dinamikoa da. Toki paregabean egoteaz gain, biztanleko Michelin izar gehien dituen tokia da munduan. Itsas historia aberatsa du, euskal kostaldeko beste hiriak, Bilbok, bezalaxe.

Pasaia

9

Pasaia eta Albaola itsas-kultur faktoria

Albaola, museo bizidun bihurtutako ontziola, XVI. mendeko baleontzi bat ari da eraikitzen modu artisauan, non eta atunontzi-museo bat ere bisitatu daitekeen eta arrainik onena jan daitekeen badia batean.

Txingudiko badia eta Hondarribia

10

Txingudiko badia eta Hondarribia

Paradisu ornitologikoa eta ingurune ezin hobea Hendaiaren eta Hondarribiaren artean jarduera nautikoak egiteko. Erdi Aroko hiria da Hondarribia, eta mimo handiz gordetzen ditu bere itsas-, gastronomia- eta paisaia-ondareak.

Itsas silueta simulatzen duen hondoa

Itsas kultura

Euskal Herriko itsas kultura ospetsua da.

Euskal kostaldeko jendea itsasoari begira bizi izan da betidanik, aurrez aurre, eta hala jarraitzen du. Itsasoa elikagaien sinonimoa eta abentura handien promesa da.

Harreman horrek fruituak eman ditu, kiroletik hasi, kostaldeko herrietan grina sortzen duten traineru estropadekin, eta sagardoaren kultura zirraragarriraino. Baina badaude fruitu gehiago, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea osatzen duten museoetan ikus daitekeen moduan. Zatoz, eta ontziratu aurkikuntzaz beteriko bidaia batean!

Itsas kultura sekzioa
Euskal Kostaldeko Museoen Sarea

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea
Arrantza portuak

Arrantza portuak

Arrantza portuak
Ibilbide gastronomikoak

Ibilbide gastronomikoak

Ibilbide gastronomikoak
Itsas silueta simulatzen duen hondoa

Itsas jarduerak

Euskal Kostaldeko ikuspegirik onenetako batzuk uretatik aurkituko dituzu.

Bilbo, Donostia eta Hondarribiko portuetako lehen klub nautikoak XIX. mendearen amaierakoak dira. Lehen surflariak 50eko hamarkadan agertu ziren Euskadiko hondartzetan, eta Europan aitzindari izan ziren. Kostaldearen 246 kilometroetan, 40 hondartza, surferako 50 olatu, 20 kirol portu eta itsas turismoko 100 enpresa baino gehiago daude, eta planik onenak eskaintzen dituzte itsasoan, Euskal Kostaldean barrena egindako bidaia borobiltzeko.

Belaontziak, yateak eta atun ontzi tradizionalak ere aloka ditzakezu, bai eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschean edo Urdaibain itsasontziz txangoak egin, Gaztelugatxeko San Juan itsasontziz bisitatu, urpekaritza, snorkel edo coasteering egin... Eta ez galdu zetazeoak ikusteko aukera!

Itsas jarduerak irudia
hondoa itsas silueta itxuratuz

Ezagutu kostako herri guztiak

Deskubritu kresalez zipriztindutako lekuak. Herri arrantzaleak, hondartza zoragarridunak, irla magikoak dituztenak, edota surfa praktikatzeko olatu ikusgarridunak.

Euskadiko kostaldeko herriak

Txingudiko badiaren irudia

Eta ez ahaztu plan gehiago bilatzen...

Euskadi Gastronomika

Euskadi dastatzeko gogoarekin oraindik? Sar zaitez eta hamaika aholku gastronomiko, errezeta eta gomendio aurkituko dituzu.

The Basque Route

Ibilbideak planifikatzeko tresna hau duzu eskura, Euskadin bihurgune bakoitzak sorpresa baterantza bideratuko baitzaitu.

Planak familian

Gozatu herrialde txiki honetaz familia osoarekin.

Turismoa txakurrarekin

Lau-hankadun lagunarekin Euskadira bazatoz, dogfriendly eremura sartu zarela sentiarazi nahi dizugu.

Turismo industriala

Burdinez, suaz eta ikatzez egindako beste Euskadi hau ezagutu ezazu. Harrituko zaitu!

Game of Thrones

Euskal izena da Jon. Hemen aurkituko duzu zergaitia.

Euskadi, auzolana