Lurretik haren edertasuna zoragarria da, zer esanik ez itsasotik. Bermeo arrantzaleen herrian itsasontzi bat hartzea eta Euskal Kostaldearen zatitxo honetan nabigatzea proposatzen dizugu. Garai batean kortsarioak eta piratak ibiltzen ziren inguru honetan, eta han gure historiako bataila garrantzitsuak izan dira. Matxitxako lurmuturra atzean utzi ondoren, Gaztelugatxe uhartea ikusiko dugu parez pare. Zubi batek eta 200 eskailerek baino gehiagok lotzen dute lurrera. Gainean, San Joanen omenez eraikitako ermita du, inguruko arrantzaleek debozio handia baitiote. Gainera, hainbat erritu eta legendarekin lotzen da. Itsasontzitik Gaztelugatxeko Donieneren edertasunaz gozatu ahalko dugu. Gutxik bizi dezaketen pribilegioa da.
Datu orokorrak
- Ibilbidea itsasontzian: Bermeo - Matxitxako lurmuturra -Akatz haitza- Gaztelugatxeko San Juan - Bermeo.
- Audiogida.
8 pertsona.
1 ordu
Apirila-maiatza irailera: Larunbata 18:00
Ekaina, uztaila eta abuztua: Osteguna 12:00 / Larunbata eta igandea 18:00
Informazio gehiago: https://www.hegaluze.com/eu/
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak