Bizi abentura ahaztezina Debabarrenan. Surf egiteko hondartza ezin hobeak ditugu, hasiberrientzat nahiz adituentzat. Edo nahiago baduzu, egin paddle surfa Deba ibaiaren itsasadarrean. Paraje ezezagunetan barrena mendi-ibiliak egiteko eskaintza bat ere badugu, eta zaldi gaineko ibilaldiak. Ausartzen al zara?
GOIZEAN
Goizean, Debara joatea proposatzen dizugu. Deba Gipuzkoako kostaldearen gunerik mendebaldekoenean dago, izen bera duen ibaiaren bokalean. Mutrikutik, hots, Bizkaiko lurralde historikoarekin muga egiten duen ondoko herritik, oso hurbil dago, eta Zumaiatik oso kilometro gutxira; herri horiekin Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen du. Mutrikuren hirigunea itsasertzean dago, eta hiriguneaz gain, xarmaz betetako auzo landatar txiki batzuk daude; esate baterako, Itziar, Lastur eta Elorriaga.
Eta, hori guztia, natura-esparru baten barnean, non paisaiak bateratze ezin hobea egiten duen itsasoaren urdinaren eta mendien betiko berdearen artean. Helmuga bizia, aktiboa, aire zabalean egiteko jarduera ludiko eta kirol-jarduera ugari eskaintzen dituena. Izan ere, herri hau ibaiaz, mendiez eta hondartzaz inguratuta dago eta paisaia natural paregabea du jarduera horiek egiteko. Aukeratu zuri gehien gustatzen zaizun jarduera eta gozatu Debaren itxura naturalenaz.
Surfeko edo SUP-eko ikastaro bat egin ahal izango duzu; aukera asko dituzu zure mailaren arabera. Edo nahiago baduzu, materiala aloka dezakezu jarduera zure kabuz egiteko. Debak hondartza eta itsasarte zoragarriak ditu surfean aritzeko, eta Deba ibaiaren itsasadar zabalak leku asko eskaintzen ditu SUPa segurtasunez eta erosotasunez egiteko.
ARRATSALDEAN
Arratsalderako hainbat aukera daude.
a) Mutrikun jan dezakezu. Mutriku arrantza-tradizio luzea duen Gipuzkoako kostaldeko herria da eta bere hirigune historikoa monumentu-multzo deklaratu zuten. Bazkaldu ondoren, martxan jarriko gara berriro! Bi proposamen egingo dizkizugu: alde batetik, mendiko ibilbidea egin dezakezu, Olatzeko geo-ibilbidea izenekoa, garrantzi geologikoa duen ibilbidea eta Olatz bailararaino eramango zaituena. Edo bestela, zaldi gainean ibil zaitezke paraje hauetan barrena. Jarduera hau egiteko hainbat proposamen egingo dizkizugu beherago.
b) Nahiago baduzu, Deban edo Itziarren jan dezakezu, eta arratsaldean Lasturreraino joan zaitezke eta hor ere zaldi gaineko paseoa egin dezakezu, edota ibilbide zirkularra egin dezakezu Itziartik Lastur bailararaino.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Surfeko eta SUPeko ikastaroak, taulen alokairua
Yako Surf Eskola / 943.029.600 / 688.743.863 / YAKO@YAKOSURF.COM
Zaldi gaineko paseoak
Yeguada Olmedo Uranga / 646 54 80 71
Gailur Zaldiketa Eskola / 649846727 Ainhoa / Email: gailurzaldiketa@gmail.com
Dónde comer en este plan: www.debabarrenaturismo.com / www.euskadigastronomika.eus
Dónde dormir en este plan: www.debabarrenaturismo.com / www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Turismo-bulegoa Deba/Mutriku
Gaztelania, Euskara
Gomendioak