Deba | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Deba

Deba

Helmuga turistikoak

Herriak

Gipuzkoako kostaldearen mendebaldeko muturrean dago Deba, Debabarrena eskualdean, Bizkaiko mugatik oso gertu.

Tontor txikiz inguratuta dago, eta bisitari ugari hartzen ditu urtero, paisaia ederrak eta herritarren jarrera abegitsuak erakarrita.

Euskal kostaldeko itsaslabarrik ikusgarrienetakoak daude inguru horretan, olatuek haitzak higatu baitituzte geologiaren ikuspuntutik bitxia den gune laua sortuz. Hegazti migratzaileei babesa ematen die itsasbeheran agerian geratzen den leku horrek. Nabarmentzekoak dira, era berean, Mendata, Aitzuri eta Sakoneta kalak eta Santiago eta Lapari hondartza ederrak. Pasealeku ugari dituzte alboan: Sorozabal, Kardenas eta Arrantzaleena. Horiei jarraituta, ibai ondotik porturainoko ibilbidea egingo dugu.

Ekain, labar-pinturen aztarnategi bikaina

Debak, ordea, beste hainbat leku interesgarri ezkutatzen ditu barnealdean. Han-hemenka baserriz betetako bailara sakon eta berdeak topatuko ditugu. Horietan barrena, ibilbide ugari egiteko aukera du bisitariak, oinez, bizikletaz zein zaldi gainean. Gainera, haitzulo, leize eta aztarnategi asko daude inguruotan. Ekaingo kobazuloan, esaterako, labar-pinturak eta Euskal Herriko historiaurrea aztertzeko lagungarri diren zenbait elementu aurkitu zituzten.

Ondare historiko eta artistiko garrantzitsua du Debak. Alde zaharrean, etxe artean ezkutatuta, euskal gotikoaren altxorretako bat dago: Santa Maria eliza. San Roke zaindariaren omenez egiten dira herriko jai nagusiak abuztuaren 14tik 20ra. Egun horietan Deba bisitatzea erabakitzen duen orok ekintza ugariz gozatzeko aukera izango du, danborradaz, entzierroez eta dantzaldiez, besteak beste.

Datu interesgarriak

Hedadura
52.00 Km
Biztanle-kopurua
5,384

Ekitaldiak