Bestelakoa | Izenaduba Basoa MUNGIA(e)n (BIZKAIA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Izenaduba Basoa

Praktika Onak Produktu Cluba

Izenaduba Baso magikoa da! Tartalo, Galtzagorriak, Mari, Lamiak, Olentzero, Teiletako Mari, Basajauna...pertsonai guzti hauen eskutik mito ezberdinak, kondairak, ohiturak eta tradizioak ezagutuko dituzu.

Eskeintzen diren bisita antzeztuekin ibilbide magiko eta miresgarriaz gozatuko duzu, ahaztuko ez dituzun momentuak izanik, momento magikoak! LANDETXO GOIKOA. Olentzeroren Baserria Izenaduba Basoann Landetxo Goikoa baserria dago.

Bizkaiko baserririk zaharrena. Baserria Euskal kulturaren jatorria da. Beheko suaren eta sua beraren inguruan sortzen dira eta desgertzear zaizkigun mito, sineskera eta errituak.

Bisitaldi gidatuak: Bisita gidatuetan denek parte hartzen duzue. Proba ezberdinak gainidtu, ioraglifikoak asmatu...egin beharko dituzue. Abentura itzela familia osorako!! Erakusketak: Urte osoan zehar Izenaduba Basoak erakusketa ezberdinak antolaten ditu garaiaren arabera: Euskal Inauteriak, Udaberrriko erakusketa,... Gainera bisita gidatu hauek familia osorako tailerrekin osatzen dira.

3D simulagailua: Haur eta nagusientzako aukera paregabea 3D esperientzia berri bat bizitzeko. Kanpoko atrakzio tematizatuak: 6.000 metro karratu kanpoko ekintzetarako; "Mariren koba", "Tartalo eta Haritz sakratua", "Baso magikoa eta labirintua", "Txondorra"... Jolasaren bidez, haurrak mitologiaz blai irtengo dira. Harrera gunean Informazio Puntu Turistikoa dago.

Datu interesgarriak

Helbidea
Landetxo Goikoa - 48100 Mungia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, ikastetxe eta taldeentzako bisitak antolatzen dituzte. Bestalde, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako zabalik egoten da. Erreserbak egiteko, 946 740 061 telefono-zenbakira deitu. ORDUTEGIA 9:00etatik 18:00ra

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak