Gabonak Bilbon | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Gabonak Bilbon

Gabonak Bilbon

Kokapena Bilbao

27 azaroaren
6 urtarrilaren

Gabonetan argiak, kolorea eta musika izango dira jaun eta jabe Bilbon. Argiztapen ikusgarriak Bilboko kaleak jantziko ditu berriro, eta Gabon-kantak eta apaingarriak nonahi aurkituko ditugu. Gainera, hiriko dendek, tabernek eta jatetxeek euren lokal eta erakusleihoak era berezian apainduko dituzte.

Izotz pista eta txirrista

Izotz ekologikoaren gaineko patinaje-pistak 800 metro karratu izango ditu  eta instalazioaren erdia estalita egongo da. Pista, ohi bezala, Areatzako kaian kokatuko da. Txirrista handia, berriz, Erripako kaian jarriko da eta sei errei izango ditu irristatzeko. Bi jarduerak azaroaren 21etik aurrera egongo dira martxan .

Jaiotzak

Era guztietako jaiotzak izaten dira ikusgai urtero. San Nicolas de Bari elizaren atarian, esaterako, ikus-entzunezko jaiotzak jarriko dituzte. Urtero legez, gainera, Eleiz Museoak mundu osoko jaiotzak hartuko ditu, eta Pasio Irudien Museoan ere jaiotza ederrak ikusteko parada izango da.

San Tomas 

San Tomas jaia ezagun-ezaguna da Bilbon. Urtero, abenduaren 21ean, milaka lagun elkartu ohi dira Alde Zaharrean, baserritar giroaz gozatzeko eta, bide batez, euskal produkturik onenak erosteko.

Artisautza merkatua

Aurten, Bilboko Gabonetako azoka ospetsuak abenduaren 5ean irekiko ditu ateak, Doña Casilda parkean, argiztapen-arkuaren ondoan. Gastronomiako produktuak, opariak, gabonetako dekorazioa... urtarrilaren 5era arte. 

Haurrentzako jarduerak

Bestalde, etxeko txikienek ere primeran pasatuko dute egunotan, batik bat, BECen jarriko duten Umeen Gabonetako Parkean. Berriro ere familiartean gozatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Barakaldoko azoka-eremuan, abenduaren 13tik urtarrilaren 5era.

San Silvestre

Ohi legez, urteko azken egunean Errekaldeko San Silvestre Krossa egingo dute. Iaz, 1.000 korrikalari baino gehiago elkartu ziren.

Non

Ezinbestekoak hurbil