Donosti

Donostia, zinemazko hiria

TOP EUSKADI · Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Munduko hiri erromantikoenetako bat da, ospe handiko edertasuna eta gastronomia dituena.

Donostiara iristearekin bat, Kontxako hondartzak bainu eder bat hartzera edo urertzean paseatzera gonbidatzen zaitu; baita neguan ere. Badia benetan da dotorea. Igeldo mendiaren eta Santa Klara uhartearen ingurumarian dago, eta mundu osoan da ezaguna. Hiriak, baina, baditu beste bi hondartza eder: oinez ibiltzea gustuko baduzu, Zurriola hondartzan, surf zaleen gunean, has dezakezu zure pasiera; ondoren, Urgull mendia Pasealeku Berritik inguratu, eta azkenik, badia osoa zeharkatu, harik eta Ondarreta hondartzara iritsi arte. Hantxe izango duzu zain Haizearen Orrazia: Eduardo Txillida eta Peña Gantxegiren eskultura multzo monumental zoragarria, Kantauri itsasoaren kuraiaz hitz egingo dizuna.

 

Donostiako gune naturalak berez atsegingarriak badira ere, bertako biztanleen gustu onari esker, zubiak, plazak eta eraikinak are atsegingarriagoak bihurtu dira. Viktoria Eugenia antzokiaren, Maria Cristina hotelaren edo XX. mendearen hasieran aristokrazia goreneko pertsonen ostatu izan zen La Perla bainuetxearen aurretik igaroz gero, Belle Epoque garaian zaudela irudituko zaizu.

 

Zine(ma)zko hiria

Donostia zinemaren agertoki bihurtzen da iraila joan, iraila etorri. Nazioarteko izarrak egunero iristen dira hirian egiten den Nazioarteko Zinema Jaialdiak iraun bitartean. 2016ko Europako Kultur Hiriburua izango da. Horrenbestez, Donostiari kultura dario. Izan ere, Zinema Jaialdiari Jazz Jaialdia, Musika Klasikoaren Jaialdia eta museo berrituen eskaintza (esaterako, San Telmorena) gehitu behar zaizkio. Donostia, halaber, gastronomiaren eta pintxoaren munduko hiriburua da. "Alde Zaharrean" barra bakoitza altxorra da.

    Nola mugitu garraio publikoan

    Donostian erraz ibili zaitezke batetik bestera, bai paseatuz, bai garraio publikoz. Gainera, San Sebastián Tourist Card txartela erosiz gero, garraio publikoa erabili ahal izango duzu, eta deskontuak egingo dizkizute.

    Era berean, aholkatzen dizugu App Donostiatransport.eus aplikazioa jaistea; oso informazio zehatza eskaintzen du autobus, aparkaleku eta taxi-geltokiei buruz...

    • Autobusez: Donostian, azkar eta eroso mugitu ahal izango zara batetik bestera, Dbus konpainiak kudeatzen duen autobus-sare zabalari esker. Kontsulta dezakezu zer linea komeni zaizkizun.
    • Bizikletan: Hirian, 30 km-ko bidegorri-sare bat dago, eta bizikleta konbentzionalak eta elektrikoak alokatzen dituzten enpresa ezberdinak ere bai.
    • Garraio turistikoa: Donostia bus turistikoz ere ezagutu daiteke –irekia eta bi solairukoa–, edo tren turistikoz.
    • Itsas paseoak: Enpresa batzuek itsasoko paseoak eskaintzen dituzte, Donostiako badian zehar ibiltzeko, Santa Klara irlara joateko edo itsaspeko ikuskizunaz gozatzeko.
    • Igeldoko funikularra: Herria ezagutzeko beste modu bat da, 100 urte baino gehiago ditu eta Igeldo Mendiko jolas-parkera igotzeko modurik popularrena da eta Donostiako Badiaren bista ederrak dituzu.

    Ezinbestekoak hurbil

    Ibilbideak eta planak hurbil

    Hiru hiriburuak ezagutzen
    Hiru hiriburuak ezagutzen
    Bizi txotx egitearen esperientzia
    Bizi txotx egitearen esperientzia
    Donostiak duen onena.
    Donostiak duen onena.

    Ekitaldiak

    Kontsultatu egun hauetan egiten ari diren ekitaldietako batzuk

    Non

    Ordubete baino gutxiagora

    Euskadi, auzolana