Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Haizearen Orrazia

Haizearen Orrazia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ondarreta hondartzaren amaieran dago Haizearen Orrazia, Donostiako mendebaldeko muturrean, Igeldo mendiaren magalean. Eduardo Chillida eskultore handiaren obrarik ezagunenetakoa da. 1977an sortu zuen.

Luis Peña Ganchegui arkitektoa arduratu zen inguruaren diseinuaz. 

Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei lotuta itsasoaren kolpeei gogor eusten dieten altzairuzko hiru piezak osatzen dute.

Bisitari asko erakartzen dituen lekua da, itsasoaren handitasunaz gozatzeko aukera ematen duen ingurune magikoa. Aparteko edertasuna hartzen du ekaitz egunetan, olatuek itsalabarra gogor astintzen dutenean.

Gainera, tutu sistema baten bidez, olatuen indarrak eragiten duen haizea zulo batzuetatik irteten da soinu bitxiak sortuz. Olatu handiko egunetan, ikuskizuna are ederragoa da, haizea ez ezik ur zipriztinak ere irteten baitira zulo horietatik, Kontxako badiaren ibilaldia egin duten pertsonen harridurarako.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Eskultura

Helbidea
Paseo Eduardo Chillida - 20008 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
XX. mendea