Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Haizearen Orrazia

Ondarreta hondartzaren amaieran dago Haizearen Orrazia, Donostiako mendebaldeko muturrean, Igeldo mendiaren magalean. Eduardo Chillida eskultore handiaren obrarik ezagunenetakoa da. 1977an sortu zuen. Luis Peña Ganchegui arkitektoa arduratu zen inguruaren diseinuaz. 

 

Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei lotuta itsasoaren kolpeei gogor eusten dieten altzairuzko hiru piezak osatzen dute. Bisitari asko erakartzen dituen lekua da, itsasoaren handitasunaz gozatzeko aukera ematen duen ingurune magikoa. Aparteko edertasuna hartzen du ekaitz egunetan, olatuek itsalabarra gogor astintzen dutenean.

 

Gainera, tutu sistema baten bidez, olatuen indarrak eragiten duen haizea zulo batzuetatik irteten da soinu bitxiak sortuz. Olatu handiko egunetan, ikuskizuna are ederragoa da, haizea ez ezik ur zipriztinak ere irteten baitira zulo horietatik.


 


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota:

Eskultura

Helbidea: Paseo Eduardo Chillida  - 20008  Donostia / San Sebastián
Telefonoa: +34 943 481 166 (Turismo Bulegoa) Telefonoa: +34 943 481 166 (Turismo Bulegoa)
Helbide elektronikoa: sansebastianturismo@donostia.eus
Garaia: XX. mendea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana