Donostiako Alde Zaharra | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Donostiako Alde Zaharra

Donostiako Alde Zaharra

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Donostiara iristen diren turistek lehenengo eta behin Alde Zaharra bisitatzen dute.

Urgull mendiaren babesean dago, portuaren eta Urumea ibaiaren bokalaren artean. 1813an berreraiki zuten sute baten ondoren. Erdigune historikoan kaleak jendez gainezka egoten dira urte guztian, asko baitira bertan dauden saltokiak, jatetxeak, pintxoak egiten dituzten tabernak eta elkarte gastronomikoak.

Gune honetan, bi eliza ezagun eta ikusgarri daude: Koruko Andre Mariaren basilika eta San Bizente eliza. San Telmo museoa eta Konstituzio plaza ere nahitaez ikusi beharreko txokoak dira. Konstituzio plaza alde zaharraren bihotzean dago, eta bertan egiten dira hiriko ospakizunik garrantzitsuenak. Enparantzako eraikinen balkoietako zenbakiek antzina zezen-plaza izan zela gogorarazten dute.

Urgull mendiaren magalean dauden kale hauek harresiz inguratuta egon ziren Aro Modernora arte.

Donostiako turismo bulegoak mota desberdinetako bisita gidatuak antolatzen ditu.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Alde Zaharra

Helbidea
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
Erdi Aroa

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkea
  • Jatetxea
  • Bisita gidatuak