Edertasun paregabeko Aiako Harria Parke Naturala Pirinioen inguruko mendietan kokatuta dago, Gipuzkoako ekialdeko muturrean.
Hiru tontor nagusiak Irumugarrieta (806 m), Txurrumurru (821 m) eta Erroilbide (843 m) dira , eta ongi seinaleztatutako hainbat ibilbide daude igotzeko.
Aiako Harritik, Txingudiko Badia, Hondarribia, Irun eta Hendaiako herriak, Jaizkibel mendia eta Oiartzungo harana ikusiko dituzu. Aiztondoko sakanak 100 metroko ur-jauzi bat du, eta oso paisaia berezia eskaintzen du.
Aiako Harriko harri-masaren barruan, meatzeetako hamarka putzu eta galeria daude. Arditurriko meatzean (Oiartzunen), oso bisitaldi interesgarria egin daiteke Parke Naturaleko Parketxetik. Zentro hori meatzeetako laborategia izan zen bere garaian. Bisitaldian, erromanizazioaren garaitik 1984ra arte iraun zuen meatze-ustiategia ikusi ahal izango duzu.
Frantziako mugarekiko hurbiltasuna dela-eta, ingeniari militarrek inguruko mendi-goraguneak aukeratu zituzten egungo Parkearen lurraldean gotorleku batzuk egiteko (erraz bisitatzeko modukoak dira).