Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Getariako Elkano Jatetxea hiru Repsol Eguzkirekin estreinatu da

Ezagutu Euskadi

Berriak

Getariako Elkano Jatetxea hiru Repsol Eguzkirekin estreinatu da

  • Repsol Eguzkiak
    Repsol Eguzkiak
2021/04/13

Getariako Elkano Jatetxea hiru Repsol Eguzkirekin estreinatu da 

Euskadiko zazpi jatetxek jaso dute Repsol Gida Eguzkiak saria: Kromatiko arabarrak, Aitor Rauleaga, Garena, Horma Ondo eta Ola Martin Berasategui bizkaitarrek, eta Amelia eta Hika gipuzkoarrek.

Euskadik hiru Repsol Gida Eguzki saridun jatetxe bat dauka: Elkano, Geratiakoa.  Aitor Arregik zuzentzen du arrain eta itsaskien etxe hau. Ehundura eta zapore aniztasunak eta teknika paregabeak arrain bat esperientzia aparta bihurtzen dute. 

 

Horrez gain, Arabako Kromatiko jatetxea, Aitor Rauleaga, Garena, Horma Ondo eta Ola Martin Berasategui bizkaitarrak, eta Amelia eta Hika gipuzkoarrak estreinatuko dira.

 

Kromatikok Euskadiko hiriburua irauli du 5 kontinenteren eragina duen eskaintza mestizoari esker.

 

Bilboko erdigunean, Aitor Rauleagak bere karta tradizionalarekin eta koilara platerekin gozatuko ditu mahaikideak. Alde Zaharrean, Tayko Bilbao hotelean dagoen Ola Martin Berasategui jatetxeak chefaren klasikoak eta Raúl Cabreraren ekarpenak biltzen dituen karta bat du. Diman, Julen Bazek berrikuntza gastronomikoa eta tradizioa batzen ditu Garenan. Eta Larrabetzun, Jayne Hardcastle eta Mikel Bustinza Horma Ondoko parrillekin liluratzen ditu bezeroak.

 

Gipuzkoako jatetxeei dagokienez, Donostian, Paulo Airaudok Argentinako, Italiako eta Frantziako eraginak tartekatzen ditu Ameliako sukaldean. Villabonan, berriz, Roberto Ruiz sukaldariak bikaintasunera igo ditu babarrunak Hika txakolin upeltegian.

 

Guztira, 62 jatetxe saritu dira: 9 hiru Eguzkirekin, 15 bi eguzkirekin eta 38 Eguzki bakarrarekin.

 

Aurten, gainera, Eguzki Jasangarria estreinatuko du Eneko Atxak Azurmendi jatetxearekin (Hiru Respol Gida Eguzkiduna). Repsol Gidaren eta Espainiako Elikagaien aitorpen berri bat, naturarekiko bizikidetzari, haren inguruko baliabideen aprobetxamenduari eta artisau-ekoizleekin batera egindako lanari balioa ematen diona.

 

Repsol Gida Eguzkiak banatzeko ekitaldia Euskadin egin da, Donostian, hirugarren urtez jarraian. Zeremonia segurtasun sanitarioko protokolo zorrotz batek markatu du.

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana