Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Villabona

  • Villabonako udaletxea
  • Tourseko San Martín eliza, Amasan
  • Bihotz Sakratuaren parrokia-eliza

Villabona

Herri txiki eta eder hau Oria ibaiaren ibarrean dago. Nabarmenki industriala da, baina era guztietako industriak sortzeaz gainera, merkataritza eta ostalaritza jardun handia ere badu. Ondo komunikatutako herria da: inguruan ditu trenbidea eta N-1 errepidea. Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa lotzen dituen komunikazio lotune garrantzitsua da, beraz. Oria ibaiak bereizten du Zizurkildik, eta harlanduz eraikitako hiru begiko zubi zahar batek lotzen ditu bi udalerriak. Etxebizitza gehienak berri samarrak dira, baina badaude azpimarratzeko moduko zenbait eraikin: aurrealdean udalerriaren armarria ageri duen udaletxe neoklasikoa (XIX. mendea), Bihotz Sakratuaren parrokia (XX. mendea) eta erdiguneko hainbat baserri, esaterako. Juanzurienea eta Legar Barrena dira ederrenetako bi; harlanduz eginda daude biak. Amasa, berriz, landa giroko herrigunea da. Urdelar mendiaren magalean dago, eta auzo-bideek lotzen dituzten baserri multzoek osatzen dute. Erdigunean, Tourseko San Martin eliza gailentzen da, harrizko haitz handi bat bailitzan. XVI eta XVII. mendeen artean eraiki zuten eta gurutze latindar formako oinplanoa, gurutze-gangak eta kanpandorrea ditu. Inguruan, hainbat baserri eta Gurutze Santuaren ermita (antzina parrokia izan omen zen) daude. Gune horretatik Oria haranaren bista ederrez goza dezakegu. Bestalde, Villabonan uztailaren 25ean ospatzen dituzte Santiago zaindariaren omenezko jai nagusiak. Amasan, aldiz, bi festa nabarmenduko ditugu: San Isidro (maiatzak 15) eta San Martin (azaroak 11).


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

17.80

Biztanle-kopurua:

5822

Euskadi, auzolana