Bilbo tradizionalak alde zaharrean, Zazpikaleetan, gorde du betiko izaera, hiriaren bihotzean hain zuzen. 1983ko uholdeen ondoren guztiz eraberritu zuten, eta, egun, aisialdirako eta merkataritzarako gune garrantzitsuenetako bat dugu.
Oinezkoentzat gordetako karriketan, denda klasikoak eta berriak taberna eta jatetxe askorekin tartekatzen dira, eta horietan euskal gastronomiaren jakirik gozoenak dastatzeko aukera dugu.
Hala, milaka bisitari murgiltzen dira urtero Zazpikaleetan; edozein aitzakia nahikoa da bertako gastronomia, merkataritza eta kultura eskaintzaz gozatzeko.
Horren harira, hiriko eliza eta monumenturik zaharrenak aurkituko ditugu Zazpikaleetan barrena: Santiago Katedrala, San Anton eliza, Arkeologi Museoa, Euskal Museoa, Bidabarrietako udal liburutegia eta Plaza Berria, besteak beste. Azken plaza hori bilbotar askoren topagunea da, eta jai eta azoka asko hartzen ditu urtean zehar, igandeetako azoka txikia eta Santo Tomas feria, esate baterako.
Zerbitzuak: Komunak / Taberna/kafetegia / Haur-instalazioak / Parkea / Jatetxea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Plaza Biribila, 1
- 48005
Bilbao
Erdi Aroa
XIX. mendea
Astelehenetik igandera: 09:00etatik 17:00etara
Urteko egun guztietan zabalik
Turismo bulegoak urteko egun guztietan bisita gidatuak egiten ditu urte osoan zehar larunbata eta igandeetan 10:00etan
Informazio gehiago
Estekak