Bilbotik gertuen dagoen helmugetako bat, natura- eta paisaia-baliabide bikainez hornitua. Labarrak, hondartzak eta naturaguneak kostaldean bertan, eta surf tradizio luzea.
GOIZEAN
Ibilaldi bat egingo dugu Sopelako labarretan barrena. Estratu desberdinak eta marearteko zabalgunea ikusiko ditugu, bertatik bertara, eta, bide batez, udalerriko hondartzetako aparteko bistez gozatuko dugu.
Punta Galeatik (Getxo) hasi daiteke ibilbide hau.
ARRATSALDEAN
Lagunekin zein familiakoekin surf-ikastaro bat egitea aukera egokia izan daiteke kirol horrekin ohitzeko. Sopelak 6 enpresa ditu bere hondartzetan jarduera hori egiteko lizentziarekin.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Surf jarduerak
Non jan plan honetan: http://turismo.sopela.eus/eu/cat/gida/jateko-lekuak/
Non ostatu hartu plan honetan: http://turismo.sopela.eus/eu/cat/gida/ostatuak/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Sopelako turismo bulegoa: Loiola Ander Deuna, 28 / 944 065 519
Gaztelania, Euskara
Gomendioak