Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Badia

Gorliz eta Plentziako badia

Gorliz eta Plentziako itsasadarra badia natural eder bat da, eta badia horretan daude bi herri horietako hondartzak.

Gorlizko hondartza familien ohiko biltokia da, bere hareatza zabalarengatik eta inolako arriskurik gabe bainatzeko aukera ematen duelako. 842 metro luze, hirigunean bertan dago, itsas pasealeku bikain batez inguratua. Gainera, hondartzatik hurbil, aisia guneak, aparkaleku zabal bat eta barbakoa eremu bat ditu, berdeguneekin, mahaiekin eta haurrentzako jolasekin.

Plentziako hondartza ere herritik oso hurbil dago, eta urre koloreko hareatza inguratzen duen itsas pasealeku bat du. Hondartza bereziki egokia da familientzat eta haurrentzat, eta itsas kirolak atsegin dituztenentzat (windsurfa, surfa edo piraguismoa).

Plentziako olatua aukera onenetariko bat da itsasoa bizi eta haserre dagoenean.

Sailkapena: Badia
Udalerria: Gorliz
Plentzia
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana