Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Loiolako Santutegia

Loiolako Santutegia
Euskal historiaren pertsonaia aipagarrienetako bat, zehazki, Ignazio Loiolakoa (San Ignazio) dugu, Jesusen Lagundiaren sortzailea (Jesulagunak), gaur egun mundu osoan hedatutakoa.
Euskal historiaren pertsonaia aipagarrienetako bat, zehazki, Ignazio Loiolakoa dugu, Jesusen Lagundiaren sortzailea

TOP EUSKADI

Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Loiolako Santutegia


Santutegia Urola bailararen erdian dago, mendiz inguratuta eta ingurune idiliko batean. Santutegiaren multzoa Erdi Aroko Dorretxe baten inguruan eraikita dago. Dorretxe horretan, Loiolako Inazio jaio zen, 1491n. Santutegiaren erdian, Basilika dago, 1738an eraikia. Kupula ikusgarri bat dauka.

 

Astirik baduzu, “Hiru tenpluen ibilaldia” egitea proposatzen dizugu; horrela, beste bi tenpluak ere ezagutu ahal izango dituzu: Arantzazuko Santutegia eta Zumarragako La Antigua baseliza.

 


"Jaiotetxe" izenez ezaguna den horri esker, zure irudimenak garai feudalera egingo du jauzi, Santuaren leinuari, XIII. mendeaz gero ezaguna den Oñaz eta Loiola familiarenari, esker. Ia bi metro lodi diren hormek, saieterek eta baita antigoaleko bonbardek ere Erdi Aroko gotorleku batera sartzen ari zarela sentiaraziko dizute, jatorriz ordukoa baitzen eraikina. Santutegiaren erdigunean Basilika dago, 1738. urtekoa. Kupula handientsua du. Aurretik, eliz atari zabala, Churrigueresco estilora apaindua.

 

Behin barruan, aldare nagusian, San Ignazioren zilarrezko estatua ikusiko duzu, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak dohaintzan emana, Gipuzkoaren historian giltzarria izan den Amerikarekiko itsas merkataritzarako entitatea. Loiola dugu Euskadiko tokirik aipagarrienetako bat; nola ikuspegi historikotik, hala dituen tradizioengatik, eta baita kokatuta dagoen ingurune naturalagatik ere.

 


NOLA MUGITU:

  • Zumarragatik autobusez:
    UK06 Lurraldebusa, Zumaiako norabidean.
  • Bilbotik autobusez:
    Egokiena da Pesa enpresaren autobus bat hartzea Eibarreraino, eta, gero, UK05 Lurraldebusa, Azpeitirantz doana. Loiolan geratzen da.
  • Donostiatik autobusez:
    UK01 Lurraldebusa, Azkoitiako norabidean.

 

Euskadi, auzolana