Nekazaritza-azokak erakustoki ezin hobea dira gure nekazaritzako elikagaien aniztasuna eta kalitatea ezagutarazteko. Sasoiko produkturik onenak aurkituko dituzu, zapore bikainekoak eta fresko-freskoak.
Bertoko produktuak, gure baserrietan ekoiztuak, behar den unean batuak. Gidari batek lagunduta, merkatuak ezagutu, ekoizleekin berba egin eta gehien gustatzen zaizkizun produktuak erosi ahalko dituzu; eta, batez ere, giro apartak harrapatuko zaitu: jendea, saltokiak, formak eta koloreak.
Datu orokorrak
Bisitaldi gidatua Berdura plazako merkatua eta Zerkausia ikusteko (sasoian sasoiko produktuak jasotzen dituen liburuxka-gida banatuko da).
Joan-etorria esperientziaren tokiraino.
Kontsultatu aukeraren arabera.
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak