Bisitatu Ordiziako azoka eta egin tailer gastronomiko bat | Top bidaiak Euskadin | Euskadi Turismoa - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Bisitatu Ordiziako azoka eta egin tailer gastronomiko bat

Esperientziari hasiera emateko, Ordiziako Azoka tradizionala ezagutuko dugu. Bertan, postu nagusietara joango gara tokiko eta sasoiko produktu onenak aurrez aurre ikusi eta erosteko, Xabier Martínez chefaren laguntzarekin. Ondoren, Martínez chefaren gidaritzapean, Ordiziako azokan erositako sasoiko produktuekin pintxoak egiteko lantegi batean parte hartuko dugu, eta ondoren, pintxo egin-berriak dastatuko ditugu. Amaitzeko, D´elikatuz elikadura, nutrizio eta gastronomia gunea bisitatuko dugu eta lurreko testurak eta zaporeak ezagutuko ditugu.

Gomendioak

  • Gure lurreko produktu onenen erakusketa koloretsua, zuzenean baserrietatik ekarriak, eta gure baserritarrek egindako produktu zoragarriak: gazta, menbrilloa, kontserbak, sagardoa, txakolina, mamiak, gozokiak, etab
  • Giro ezin hobean hitz egin ahal izango duzu produktoreekin, haien produktuak dastatu, erosi, jendearen nahasi… Gainera, azokako zokoak ezagutu ahal izango dituzu, eta, zergatik ez, euskarazko hitz batzuk ikasi.
  • Ezagutu hiru herri bakarren edertasuna eta historia: Ordizia, Tolosa eta Gernika.