Surf-a baino askoz gehiago! Munduko Surf Txapelketa Zarautzera itzuliko da aurten. Surf txapelketa bat baino askoz gehiago da Pro Surf Zarautz.
Egitarauaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira FederArte Pro Festibala egitarauaren baitan. Mangak amaitzean, arratsaldeko 19.00ak inguru musika izango da protagonista. Eta lehen aldiz FederArte Pro Festibalean, Australiako musika talde bat izango da kartel buru, Sunset Sons, Pro Zarautzek duen nazioarteko izaerari eutsiz, mundu mailan proba ezaguna izanik. Jaialdiaren beste puntu indartsu bat Dantz Festibala da, eta hau izango da Donostiatik (bere sorlekutik) irtengo den lehen aldia.
Lau egunez, surfa eta kirola gustuko dutenek hitzordua izango dute Zarauzko hondartza ederrean.
Informazio gehiago
Estekak