Irailean Sopela Kost Festeko edizio berria ospatuko da. Aurtengo edizioak, lehenengo edizioetako hainbat ekinaldi mantentzeaz gain, berritasunik ere badakar.
Surfa, natura eta musika dira festibalaren zutabeak. Lau egunetan zehar, egitarau zabal, anitz eta oparoa aurkituko dute zaleek.
Aurten Mafalda, Chica Sobresalto, Kerobia, The Lizards edota Anita Parker bezalako taldeak izango dira eszenatoki gainean.
Kontuan izan gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar direla.
Jaialdiak eszenatoki nagusi bi izango ditu: alde batetik,hondartza ingurua (Arrietara-Atxabiribil hondartzak eta Barinatxe hondartza) eta bestetik, Udaletxeko plazan kokatutako karpa.
Informazio gehiago