Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Surfcamps

Surfing EuskadiBertan eroso sentiarazteko prestatuta daude. Olatuei eta hauen baldintzarik onenei buruzko informazio guztia aurki dezakezu bertan. Dena dago surfaren inguruan pentsatua: materiala zaintzeko eta uzteko lekuak; aisialdi, garraiobide eta gastronomiari buruzko proposamen onenak, eta, Euskadin zauden bitartean ahalik eta ondoen pasatzeko gomendioak.

Gainera, surcamp gehienek zerbitzu-sorta turistiko zabala eskaintzen dute: egonaldiak, jatorduak, surf-ikastaroak eta jarduera osagarriak. Dena zure neurrira diseinatua eta zure beharren arabera pentsatua.

  • Barrika Surf Kamp Barrika Surf Kamp

    Helbidea: Urb. Garramune, 39.
    Herria: 48650 Barrika.
    Telefonoa: +34 946 774 497.
    E-maila: info@barrikasurfcamp.com
    Web orria: http://www.barrikasurfcamp.com

    Barrika Surf Camp kirol eder horren hastapenak ikasi nahi dituztenentzako topagunea da, naturarekin harreman zuzenean dagoen egiazko bizimodua, baita benetan trebetasun handia eskatzen duten olatuetan beren burua proban jarri nahi duten surflari iaioentzat ere (La Galea, El Acantilado, Azkorri, La Triangu, Sopelana, Meñakoz, Barrika, Bakio edo Mundaka…). Erabat zaharberrituta dagoen XVI. mendeko eraikin honek giro atsegin eta familiarra du; gainera, lorategia ere badu, hondartzan ibili ondoren edo turismo egun gogor baten ondoren lasaitzeko. Barrika labarren ertzean dagoen herrixka bat da, landa gunean estrategikoki kokatuta, surf eta natur zaleentzako aproposa. Guneak, gainera, surf giroko establezimenduak ditu, musika ona entzuten den bitartean zerbait hartzeko.

  • Helbidea: Gendika nº1.
    Herria: 48311 Ibarrangelu
    Telefonoa: +34 667 737 397 / +34 946 276 316
    E-maila: info@lagasurfcamp.com
    Web orria: http://www.lagasurfcamp.com

    Laga Surf Camp Lagako hondartzan gauden surf-kanpamentua gara, Bizkaian, hain zuzen Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan. Gure kanpamentuak adin guztietarako dira: ume, gazte eta nagusientzako, taldeka banatuta. Beharrezko guztia duen landa-turismoa eskaintzen diogu surfa ikasi edo bere teknika hobetu nahi duen edonori. Lagan, maila guztietarako olaturik onenak aurkituko dituzu. Gainera, bost minututara besterik ez duzu Mundaka, Europako ezkerreko olaturik onena. Hondartza honetan surfa egiteko behar duzun guztia daukazu: maila guztietarako surfboardak ditugu, ikasteko ohol bigunak, eta teknika hobetzeko material onenekin egindako oholak.

  • Helbidea: Elortza, 5.
    Herria: 48610 Urduliz.
    Telefonoa: +34 946 764 859 / +34 635 719 844.
    E-maila: info@moanasurfhostel.com
    Web orria: http://www.moanasurfhostel.com

    Surf eta skate egiteko Hostel egokiena, Sopela, Galea, Barinatxe, Meñakoz eta abarretako olatuetatik minutu gutxira.
    Gure Hostela etxe tradizional berritua da eta 75 pertsonari ostatu eman diezaieke baldintza ezin hobeetan. Aisialdirako nahiz kirola egiteko instalazio osoak ditugu, surfzale, skatezale eta abentura-kirolak maite dituztenentzat bereziki. Hostelak miniarranpa bat du skatean ibiltzeko, street zirkuitua, arku-tirorako gunea, ur berodun igerilekua, boulderra, barbakoarako gunea, taberna, piknikgunea, aire zabaleko zinema, etab. Kokapen estrategikoa du Bizkaiko Urduliz udalerri lasaian. Inguruan, baso hostotsuak daude, baita ibilbide ugari ere, mendi-ibiliak egiteko nahiz bizikletaz ibiltzeko. Gainera, Hostelak Bilborekiko oso lotura ona du, 1,3 km-ra metro geltokia baitu.

Euskadi, auzolana