Zer egin Aste Santuan Euskadin | Turismoa Euskadi
Joan edukira

6 plan

zure

Aste Santua Euskadin

ahaztezina izateko

Ezagutu itzazu

Aste Santuko oporrak une ezin hobea dira bidaiatzeko, eta Euskadi helmuga ezin hobea da! Gozatu bidaia paregabe batez plan berezi ugarirekin.

Ikusi Aste Santua Bilbon, Donostian, Gasteizen eta tradizio handiko udalerrietan, hala nola Seguran, bizitzeko planen proposamena. Prozesioak, euskal kultura, gastronomia onena eta askoz ere plan gehiago!

Plan nabarmenak

01

Euskadi Basque Country Grand Tour

Aste Santuan Euskadi ezagutzeko ibilbideen mapa.

8 etapa proposatzen dizkizugu eta zuk aukeratu ahal izango duzu non hasi eta non amaitu; zure erritmora eta modura egiteko bidaia.

Gure Grand Tour biran, bidaian galdu ezin dituzun helmugak gomendatzen dizkizugu; bisitatuko duzun leku bakoitzerako gomendio gastronomikoak, planak, gure kultur ondarea eta tradizioak.

»

imagen del puerto de Lekeitio

02

Balmasedako Pasio Biziduna

Balmasedan aurkituko duzu Euskadiko prozesio ezagunenetako bat. Urtero, udalerriko 700 bizilagunek baino gehiagok parte hartzen dute Kristoren azken orduak birsortzeko.

Gainera, udalerria bera ere bisitatu dezakezu, Erdi Aroko xarma ederra ezkutatzen baitu.

Ekitaldi batzuetarako sarrera behar da. Hemen eros daitezke.

»

03

Aste Santua Seguran

Segurak ospatzen du beste prozesio ezagunenetako bat. Euskal tradizioak nahasten dituenez, proposamen paregabe bihurtzen dute.

Erdi Aroko udalerri hori bisitariz betetzen da musika oso presente dagoen ibilbide batean, txistularien, abesbatzaren eta musika bandaren eskutik. Jarraitu prozesioak monumentu multzo izendatutako hirigune historikoa ezagutzen duzun bitartean.

»

04

Guardiako Aste Santua

Guardia ezaguna da bertako upategi eta ardoengatik, baina, gainera, Aste Santua grina handienaz bizi duen udalerrietako bat da.

Erdi Aroko udalerri horretan prozesioak egiten dira Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan, baina une nabarmenena ostiral arratsaldean izaten da, "Iltzeak ateratzeko unea".

Aprobetxatu oporrok udalerria ikusteko, bertako upategiak bisitatzeko eta tradizioak bizitzeko!

»

05

Pintxoen ibilbidea

Euskadi zerbaitengatik nabarmentzen bada, gastronomiagatik da. Horregatik, gure hiritako pintxoak jatera joatea gomendatzen dizugu.

Gozatu gure gastronomiaz, probatu pintxo biralak, ezagutu produktu tipikoak eta dastatu zapore berriak.

»

Imagen del Pintxoz betetako barrak

06

Bilbao Basque Fest

Bilboko kaleak jarduerez eta euskal kulturaz beteko dira Aste Santuan. Kontzertuak, herri kirolak, kaleko antzerkia, erromeriak, gastronomia... Hemen, gure kultura sakon ezagutzeko aukera izango duzu, baita zati bat zure etxera eramatekoa ere, artisau postuetan eta tokiko produktuen postuetan erosketak eginez.

»

Hona hemen Euskadin izango duzun esperientzia ahalik eta gehien gozatzeko ideia batzuk

2023, Iraila 6

Enogastronomia Ekitaldiak

Euskadiko 8 azoka tradizional

Euskal azoka tradizionalak sozializatzeko topagune izan dira eta dira, oraindik ere.

Jarrai iezaguzu Instagramen

#visitEuskadi