Eguraldia lagun familian egiteko 3 plan

Planak Artea
Bazenekien antzinako Erroman bi urtaro bakarrik zituztela? Bata, oso laburra: negua.
Planak Artea
Bazenekien antzinako Erroman bi urtaro bakarrik zituztela? Bata, oso laburra: negua.
Bestea, luzeagoa, eta udaberri, uda eta udazkeneko hilabeteak barne hartzen zituen. “Primo vere” deitzen zioten, ‘lehenengo uda’, eta haren bilakaeratik sortu zen “prima vera”, gaur egun erabiltzen den terminoa.
Udaberrian eguraldi ona egiten hasten da, egunak gero eta luzeagoak dira eta gogo handiago dugu kalera irteteko, batez ere planak egiteko gehien maite ditugun pertsonekin. Horregatik, hiru plan bikain proposatu nahi dizkizugu, maiatzean familiarekin gozatzeko. Jarraitu irakurtzen eta ziur animatuko zarela!
Deskubritu betiko baserri bat
Familian egiteko plan on bat izan daiteke Ezkio-Itsason dagoen Igartubeiti Baserria bisitatzea.
Igartubeiti XVI. mendearen erdialdera eraiki zuten eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren erakusgarri aparta da. Barrualdea museo bihurtu dute, antzina baserrietan nola bizi ziren erakusteko.
Gainera, udaberri honetan beste erakusketa bat inauguratu dute: “Mundua, 4 kolorez margotua”. Euskal gastronomiari buruzko erakusketa bat da, helburutzat duena gure kultura gastronomikoaren balioak zabaltzea eta hari buruz gehiago jakitea: historia, tradizioak, protagonistak, paisaia gastronomikoa, despentsa eta errezetak. Erakusketari lotuta, hainbat jarduera prestatu dira haurrentzat eta gurasoentzat.
Abentura familian
Familian egiteko moduko beste jarduera dibertigarri bat da Bizkaiko itsasertzeko flysch-ean antolatu dena. Geotxiki du izena eta ginkana bat da, Gorrondatxe hondartzan familian egiteko geo-ginkana dibertigarria. Geologiaz ikasteaz gain, oso ondo pasatuko duzu familia osoarentzat pentsatutako jarduera berri eta entretenigarri batean.
Adin guztietarako sortutako jarduera, bereziki 5 urtetik gorako umeak dituzten familia eta taldeentzat. Umeek esperientzia bikain batez gozatuko dute, ikasi eta ingurunearekin harremanetan jarriko dira, erraz erabiltzeko modukoak izan arren ikasten den horri balio handia ematen dioten tresnen bidez.
Mila urtetik gorako gatz fabrika
Zein dira jarduera dibertigarrienak? Zalantzarik gabe, zerbait ikasteko eta hori praktikan jartzeko aukera ematen digutenak. Añanako Gatz Harana leku perfektua da horretarako. Arabako Añana herrian dago eta familientzat pentsatutako tailer programa ezin hobea du, egun diferente bat igarotzeko, milaka urte dituen ogibide baten inguruan ikasteaz gain.
Paisaia berezi batek txundituko zaitu eta hainbat gauza ikasiko dituzu familian, gastronomiari, paleontologiari, geologiari eta gure antzinako gatz lantegiko lanbide tradizionalei buruz.
Euskadi helmuga erreferente eta kalitatezko bat da familientzat. Hemen aurkituko dute aukerez eta ezagutu beharreko txokoz beteriko leku bat. Esan daiteke turismo eskaintza askotariko, orekatu eta kalitatezkoa dugula gure lurralde osoan. Familia Turismo Klubari esker, familiek era guztietako planak egin ditzakete Euskadin.
Añanako Gatz Harana gaur egun Europan den barrualdeko gatzagarik ikusgarrienetakoa izateaz gain, ongien kontserbatu denetakoa ere bada.
Natura Planak Mendiak eta Haranak
Kostaldea Natura Hondartzak
Kostaldea Surfa Hondartzak